Piano doinuak Lezoko musika eskolan

Hilaren 5ean, astelehena, Tomas Garbizu Musika Eskolako piano ikasleek emanaldia egingo dute eskolan bertan.

Tomas Garbizu Musika Eskolako piano ikasleek emanaldia eskainiko dute, eskolan bertan, hilaren 5ean (astelehena). 18:00etan hasiko da piano jotzaile gazteen saioa. Marta Garcia irakaslearen jarraitzaileen kontzertua izango da.

Askotariko piezak joko dituzte. Horien artean daude The pink panther, Perfect, Viva la vida, Someday, Tarantela, Beauty and the beast, Fiesta, Vale, A million dreams.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.