Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Herritarrek proposatuko dute aurtengo madalenetako omendua

Gaur aurkeztu duten aukeraketa sistema, iaz onartu zen herriko jaietan omenaldi sariak emateari buruzko ordenantza arautzaileen ondorioa da.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/02/22

Aurtengo Madalen Jaietako omendua herritarrek proposatuko dute. Hala jakinarazi du gaur Aizpea Otaegi alkateak, udal ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako bozeramaileekin batera egindako agerraldian. Horretarako, aurten, lehen aldiz, herritar batzorde bat sortuko da herritarrek omendu proposamenak egiteaz gain, azken erabakia ere eurek har dezaten. “Errenteriako Udalarentzat beti da garrantzitsua herritarrekin batera erabakiak hartzea”, esan du Otaegik.

Gaur aurkeztu duten aukeraketa sistema, iaz onartu zen herriko jaietan omenaldi sariak emateari buruzko ordenantza arautzaileen ondorioa da. araudi hori aurten sartu da indarrean, eta bere ekarpenen artean dago omendu proposamenak egiteko aukera herritar orori zabaltzea, eta azken erabakia ausaz aukeratutako herritar batzorde baten esku uztea, “Madalen jaiak herrikoiagoak izatea ez ezik, horrelako ekimenak bilatzen dute herritarrak udal kudeaketan parte hartzea modu berrietan. Ordenantza guztion adostasunarekin onartu dugu”.

Prozedura nolakoa izango den ere azaldu du alkateak. Udalerrian erroldatuta dagoen edozein bizilagunak proposamenak egin ahal izango ditu, herriko eragile eta elkarteek ere, eta alderdi politikoek ere bai. Horretarako martxo osoa izango dute, 1etik 30era zehazki. Beharrezkoa izango da udalak berariaz prestatutako eskaera betetzea eta hura aurkeztea, elektronikoki, edo Zu! zure udala arreta zerbitzuan.

Proposamen horiek guztiak jasota, hautagaien zerrenda egin, eta udaleko alderdietako bozeramaileen txanda helduko da orduan; osatutako zerrenda hiru hautagaira murriztu beharko dute-eta. Zerrenda hori, ausaz aukeratutako herritarren batzorde bati helaraziko diote, ondoren.

Herritarren batzorde hori osatzeko prozesua abiatuta du dagoeneko udalak gaur jakinarazi duenez. Udal errolda erabilita, eta betiere adina eta generoa kontuan hartuta, zozketa eginda 16 urtetik gorako biztanle guztien artean 800 pertsona aukeratzeko. Aukeratutakoek informazio gutuna jasoko dute, eta gonbidapena onartzen dutenekin sortuko da taldea. Hala ere, 16-20 pertsona artekoa izango da talde hori, ordenantzak hala zehaztuta, eta beraz, parte hartzeko gonbidapena onartu dutenen kopurua hori baino altuagoa balitz, bigarren zozketa bat egingo lukete.

Gutuna jaso dutenek baieztatu edo ezeztatu beharko dute parte hartzea martxoaren 15a baino lehen online formularioa beteta (egin klik hemen), edo Zu! Zure Udala zerbitzura deituta 943 44 96 00 edota 010 telefono zenbakietara.

Batzorde horrek bi bilera egingo ditu, lehena maiatzean. Batzorde horren zeregina azken erabakia hartzea izango da, hau da, aurretik adostutako hiru hautagaietatik bat aukeratzea; bukatzeko, erabaki horren berri emango diote udalbatzari.

Errenteriako udal arduradunek bereziki animatu dituzte herritarrak prozesu berrian parte hartzera, “euren proposamenak udalari helarazita edo, gonbidapena jasotzekotan, batzordean parte hartuta”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.