Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Atxilotu bat Lezon Reala-Benfica partida atariko liskarren harira

Beste atxilotu bat ere izan da, Usurbilen. Beste hamahiru lagun ikerketapean daude. Bultzadak gogor salatu ditu atxiloketak.

Azaroaren 8ko istiluak Donostian. Irudia bideo batetik ateratakoa da.
Oarso Bidasoko Hitza
Lezo
2024/02/22

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du 2023ko azaroaren 8ko Reala-Benfica Champions Leagueko partidaren atarian izandako liskarretan ustez inplikatuta daudelako bi pertsona atxilotu zituela atzo (asteazkena) Ertzaintzak. Horietako bat Lezon, bestea Usurbilen. Gainera, beste hamahiru lagun ikerketapean daudela zehaztu du. 21 eta 40 urtekoak dira bi atxilotuak. Ertzain etxean izapideak egin ondoren, epailearen aurrera ziren joatekoak biak. “Desordena publikoa, liskar nahaspilatsuan parte hartzea, eta lesioak eragitea” leporatu die poliziak. Amara auzoko Armeria plazan izan ziren istiluak, Benficako zaleek han zeuden realzaleak eraso egin zituztenean hasi ziren.

Bultzada realzaleen taldeak gogor gaitzetsi ditu atxiloketak, Irutxuloko HITZA-k jaso duenez. Sare sozialen bidez partekatutako komunikatuan azaldu dutenez, “denok ikusi genituen azaroaren 8ko irudiak. Ertzaintza babesten eta zaintzen ari zen plaza horri bi edo hiru aldiz eraso zioten Benficako zaleek, eta minutu batzuk lehenago, bi furgoneta zeuden toki beretik sartu ziren bertara”.

Bultzadak komunikatuan adierazi duenez, plaza horretan zeuden realzale batzuek euren burua eta gainerako realzaleena defendatu behar izan zuten. , “eta autodefentsa hori burutzeagatik ari dira orain jazarriak eta zigortuak izaten”. Gertakarien erantzukizuna Ertzaintzarena dela diote agirian: “Poliziak egun hartan izan zuen inakzioa eta arduragabekeria ikaragarriarengatik ari dira [realzaleak] atxilotu eta auzipetuak izaten”.

Protesta neurri bezala, biharko (ostirala) Realaren eta Vila-Realen arteko partidara joango ez direla adierazi dute Bultzadako kideek, eta Aitor Zabaleta harmaila itxiko dutela.

ERANTZUKIZUNA NORENA?

Taldeak azken orduetan jasandako errepresioa dela eta, bihar Bultzadak ez du zelaian animatuko eta harmaila itxita mantenduko du.

ADI egon eta elkartasuna antolatu!

Atxilotuak eta jazartuak ASKATU!

ERREPRESIORIK EZ! EZ GAITUZUE GELDITUKO! pic.twitter.com/o70N35vE9P

— Bultzada TxuriUrdina (@BultzadaTX) February 22, 2024

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.