Salbuespen politikak bertan behera uzteko eskatuko du Azken Ostirala dinamikak
Hileko azken ostirala izango da bihar, eta urtarrilean hasitako bideari jarraituz, Azken Ostirala dinamika egingo dute Sare Herritarrak eta Etxeratek.
Hileko azken ostirala izango da bihar, eta urtarrilean hasitako bideari jarraituz, Azken Ostirala dinamika egingo dute Sare Herritarrak eta Etxeratek. Euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien eskubideen alde lanean ari diren bi eragileek parte hartzera deitu dute, “errepresaliatuen eskubideak errespeta daitezen eskatzeko”.
Haiei ezartzen zaien salbuespen legedia bertan behera uztea eta lege arrunta ezar diezaieten eskatuko dute biharko elkarretaratzeetan, “izan ere, asko aurreratu badugu ere, non eragin badugu oraindik elkarbizitza, giza eskubideak eta bakearen bidean. Zita bihar, 19:30ean Herriko Plazatik abiatuta.