Aldakoeneak ateak ireki ditu
Beraun, Galtzaraborda, Kaputxinoak eta Alabergako auzotarrek etxetik gertuago egin ahalko dituzte udal tramiteak.
Aldakoenea auzo-etxe berriak ateak ireki ditu lehenengoz gaur goizean. Hemendik aurrera, Beraun, Galtzaraborda, Kaputxinoak eta Alabergako auzotarrek etxetik gertuago egin ahalko dituzte udal tramiteak, udaletxera jaitsi behar gabe.
Aldakoenearen ordutegia astelehenetik ostiralera, goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:00etara izango da. Eraikinaren behe solairuan izango da herritarrentzako zerbitzua. Bestela, Aldakoeneako lehen solairuan Beraungo anbulatorioaren hartzaileek Giza Zerbitzuetarako arreta jasoko dute.
Aurrerantzean, eraikinak auzotarrentzako orotariko espazio eta zerbitzuak eskainiko ditu: egunkaria irakurri, liburutegiko maileguak itzuli, hitzaldi eta kultur jarduerak antolatu eta beste hainbat aukerentzako izango dituzte herritarrek. Gune hau apirilean irekiko dute, bigarren solairuan.