2024/2/23

Bizitza berri eta beterako bidea Lezon hasiko da

Adinberri Fundazioak BIBE proiektua aurkeztu du gaur goizean. Zahartzaroan bizitza oso bat lortzea eta gero eta urte gehiago bizi diren pertsonez osatutako gizarte baten aurrerapena eta kohesioa lortzea dira ardatz nagusiak.

Lezon eta Jaizkibelen, gozo

Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren hamargarren ekitaldia izango da etzi. Dortsalak aspaldi bukatu ziren, eta herri oso baten harrera jasoko dute korrikalariek.

Urko Etxebeste / Gipuzkoako Hitza
literatura plazara

Literaturak plaza hartu du

‘Literatura plazara’ iniziatiba abiatu da aste honetan. Literaturarekin lotutako era askotako ekitaldiekin gozatu ahal izango da martxoaren 3ra bitartean.

Munduko onenen artean txoko bat egin du Loren Jauregik

San Pedroko arraunlariak ergometroko munduko txapelketa jokatu du gaur Pragan, emaitza ezin hobearekin. Zortzigarren sailkatu da.

ferminene ongizatea

Gizarte Zerbitzuek Fermiñenen hartu dute aterpe

Oiartzungo Udalak "plazara" eraman nahi izan du ongizatea. Datorren ostiralean ate irekien ekitaldia egingo dute, Fermiñene berria ezagutarazteko.

Loren Jauregi, San Pedroko arraunlaria

«Honetan hasi nintzenetik ergometroa da nire Kontxa»

Bizitza oso bat arraunari eskaini ondoren, ergometroan dabil buru-belarri Sanpedrotarra Arraun Elkarteko kirolaria. Munduko Txapelketa jokatuko du gaur, Pragan, beteranoen kategorian.

Anuar eta Xaker Kittaneh. Palestinar errefuxiatuak.

“Ezinbestekoa da Palestinaz egunero hitz egiten jarraitzea”

Tulkaremdik (Zisjordania, Palestina) ihesi, duela hamabost egun heldu dira Oiartzunera Anuar eta Shaker Kittaneh. Palestinarekiko sustengua eskertuta, horretan jarraitzera deitu dute gizartea.

hitza

Negua argazkietara eraman dute HITZAren jarraitzaileek

OARSO BIDASOKO HITZAren I. Neguko Argazki Lehiaketaren sari banaketa gaur izango da, 18:00etan, Errenteria-Oreretako Arkaitza tabernan.

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA

Zutik jarrai dezan, zutik borrokan

Eskalerillas ondoko blokeko bizilagunak kale gorrian geratzeko arriskuan dira, Pasaiako Portuak lau hilabete eman dizkie hamarkada luzez euren bizitoki izan dutena uzteko. Etxebizitza Sindikatuak babestuta, borrokan dira familiak.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2024-02-23)

Munttarperen emakumeen eta gizonen talde nagusiek etxean jokatuko dute asteburuan. Jardunaldia Jaixkik hasiko du, gaur.

HARRI, Sanpedrotarraren babesle nagusi berria

Bi urteko akordioa sinatu du klubak ondarean espezializatutako enpresa honekin. "Urrats sendoz hazten ari den eta etorkizunari ilusioz begiratzen dion gizarte eta kirol proiektu batean" batu dituzte indarrak.

Futbol inklusiboko topaketa jasoko du Trintxer futbol zelaiak igandean

Trintxerpe Kirol Taldeak eta Gipuzkoako Futbol Federazioak antolatu dute elkarlanean. Aniztasun funtzionala izan ala ez, haur eta gazte guztiek ahalko dute parte hartu.

Aldakoeneak ateak ireki ditu

Beraun, Galtzaraborda, Kaputxinoak eta Alabergako auzotarrek etxetik gertuago egin ahalko dituzte udal tramiteak.

Errenteriako kirol taldeen asteburuko partidak (2024-02-23)

Albiste barruan, herriko futbol, areto futbol, eskubaloi eta saskibaloi taldeen norgehiagokak.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2024-02-23)

Lau barrutietako futbol, areto futbol eta eskubaloi taldeek asteburuan jokatuko dituzten partiden informazioa, klik batera.

oihan etxeberria

Oiarperen asteburuko partiden kartelera (2024-02-23)

Oiarpeko pilotariek 22 norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan. Oihan Etxeberriak finalerdi bat jokatuko du.

Datorren astean izango dira Gaztaño eta Pontikako Auzo Batzarrak

Gaztañora otsailaren 26an hurbilduko da udal gobernua, eta hilaren 28an Pontikara. Agintaldian zeharreko proiektuak aurkeztuko dituzte.

oiartzun ke mulier

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2024-02-23)

Bi futbol talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dute asteburuan. Areto futbolean, Miren Tabernak bakarrik jokatuko du, Oiartzuni atsedena baitagokio.

Gehiago