Munduko onenen artean txoko bat egin du Loren Jauregik

San Pedroko arraunlariak ergometroko munduko txapelketa jokatu du gaur Pragan, emaitza ezin hobearekin. Zortzigarren sailkatu da.

Jauregi, gaurko lehian.

Esan eta egin. Sanpedrotarra klubeko Loren Jauregik helburua lortu du. Aste honetan HITZAri egindako elkarrizketan adierazi bezala, munduko hamar onenen artean txoko bat egitea zuen helburu, eta lortu du. Gaur goizean jokatu du ergometroko proba munduko txapelketan (beteranoen kategorian, 50-54 urte artekoa), eta 50 partaideen artean, zortzigarren postuan bukatu du lehia. Handia egin du Jauregik, munduko onenen artean txoko bat egin baitu. 6:31.2ko denbora ezarri du, garailetik 20 segundo eskasera geratu da.

Irakurri aste honetan HITZAk egin dion elkarrizketa.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.