Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bizitza berri eta beterako bidea Lezon hasiko da

Adinberri Fundazioak BIBE proiektua aurkeztu du gaur goizean. Zahartzaroan bizitza oso bat lortzea eta gero eta urte gehiago bizi diren pertsonez osatutako gizarte baten aurrerapena eta kohesioa lortzea dira ardatz nagusiak.

Mikel Del Val Garcia
Lezo
2024/02/23

Adinberri Fundazioak Bizitza Berria eta Betea (BIBE) proiektua aurkeztu du gaur goizean Lezoko udaletxeko areto nagusian. BIBEk zahartzaroak gizarte aurreratuetan duen erronka garrantzitsuenetako bati erantzun nahi dio: zahartzaroan bizitza oso bat lortzea eta gero eta urte gehiago bizi diren pertsonez osatutako gizarte baten aurrerapena eta kohesioa lortzea. BIBE Adinberrik duen lehentasunezko ildo bat da, eta Gipuzkoaren ekarpena izan nahi du longebitatearen eta bizitza betearen paradigma berria garatzeko. Proiektu aitzindaria da, eta Lezoko adineko pertsonei zuzenduta dago, haiek dira programaren protagonistak.

BIBE ez da ezerezetik sortu, eta proiektuaren hanka diren elkarteetako kideak Lezon bildu dira: Mikel Arruti alkatea; Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako foru diputatua eta Adinberriko presidentea; Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea; Rakel San Sebastian Adinberriko zuzendaria; Felix Elkoroiribe Agijupenseko eta Euskofederpeneko zuzendaria; Lurdes Ubetagoiena Aubixako presidentea; Karmele Acedo Apteseko presidentea; Antonio Campos Helduak Adiko presidentea; eta Javier Rodrigo Aiton Bordako kideak.

BIBE Eusko Jaurlaritzaren Berpiztu programaren barruan kokatuta dago, eta bere helburua da egoera ahulean dauden eskualdeen edo lehentasunezko jarduera eremuen ekonomia eta enplegua suspertzea. Programa horren bidez, Adinberri Oarsoaldea eskualdeko zahartze aktibo, osasungarri eta zentzudunaren sustapenean erreferente bihurtzera bideratutako jarduerak bultzatzeaz arduratzen da, baita bizitza bete bat garatzeaz eta bizitza horren sustapen sozio ekonomikoa lortzeaz.

Hori dela eta, BIBEk bat egin du Oarsoaldean zainketen eta zahartzearen esparruan abiatutako proiektuekin. “Oarsoaldea eremu sozialean esperimentatzeko eta ikasteko gune bihurtzen ari da, erakunde eta entitate sozial guztien eta komunitatearen beraren ahalegin partekatuarekin, hazten jarraitzeko eta Gipuzkoako beste leku batzuetan errepikatu ahal izateko asmoa duten proiektu aitzindariak abian jarriz”, esan du Maite Peñak proiektuaren inguruan.

Mikel Arrutik nabarmendu du aurrean dauden erronkak “konplexuak, mota askotakoak eta berriak” direla, eta horiei “erantzun berriak” bilatu behar zaizkiela “guztion artean, elkarrekin arituz”. Alkateak “ilusio handiz” hartu du BIBE Lezon garatu ahal izatea, “sinetsita” baitaude “emaitza emankorrak” eman ditzakeen proiektua dela eta Lezon gauzatuko den eredua “beste herrietara zabaltzeko” aukera egongo dela.

Proiektua egikaritzeko, aurrez aipatu bezala, Adinberrik hainbat erakunderen laguntza eta babesa izan du: Lezoko Udala, Aubixa Fundazioa, Aptes, Helduak Adi, Aiton Borda Lezoko Jubilatuen Elkartea eta Agijupens. BIBEk 18 hilabeteko iraupena izango du. Adinberrik 300.000 euro jarriko ditu, Eusko Jaurlaritzarekin Berpiztu programaren esparruan sinatutako hitzarmenaren bidez, eta Lezoko Udalak beste 45.000 euro gehituko ditu.

Proiektua lurreratuz

BIBEk bi dimentsio ditu: banakakoa eta kolektiboa. Banakako esparruak pertsonek ahalduntzeko eta beren bizitza bete-betean bizitzeko prozesuak, espazioak eta dinamikak erraztea du helburu. Fase horretan, Lezoko adinekoak gaitzeko eta ahalduntzeko ekintzak garatuko dira, zahartzaroan bizitza betea lortzen laguntzeko.

Bestalde, kolektiboari dagokionean, helburua da pertsonen bizitza betea eta Gipuzkoako gizartearen hobekuntza erraztea, adineko pertsonen kolektiboak beste belaunaldi batzuekiko eta guztion ongia lortzeko gizarte erantzukizuna izan dezan.

BIBE definitzeko talde eragile bat sortuko da entitate eta profesionalekin. Bertan, bizitza betea zer den sakon berrikusi, euskal herritarrentzako zentzu iturriak zein diren ikertu, eta informazio guztia tokiko eta nazioarteko adituekin alderatuko da. Horrez gain, Lezoko ikuspegi espezifikoa ere landuko da. Proiektuaren zati hori Aubixa Fundazioak garatuko du.

Proiektua definitu ondoren, BIBE Lezon lurreratuko da, Aptesen gidaritzapean, sei eta zortzi hilabete arteko iraupenarekin. Fase horretan Aiton Bordaren eskutik joango dira, eta bizitza oso bat lortzeko ekintzak osatzeko egitasmo zehatzak asmatuko dira. Une horretatik aurrera, proiektuak probatzen hasiko dira, ikusteko zer aplika daitekeen eta zer ez, eta hobekuntzak proposatzeko. Egitasmoaren eragina ere neurtuko da. Horrela, neurketak eta ikaskuntzak aztertuko dira, aldaketa pertsonala eta soziala errazten duten elementuak xehetasunez definitzeko.

Horrez gain, proiektuak Aholku Batzorde bat izango du, gaian aipagarriak diren hainbat eragilek osatutakoa. Era berean, Helduak Adi elkarteak aktiboki parte hartuko du programa osoan zehar.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.