Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lezon eta Jaizkibelen, gozo

Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren hamargarren ekitaldia izango da etzi. Dortsalak aspaldi bukatu ziren, eta herri oso baten harrera jasoko dute korrikalariek.

Iban Hernandez eta Ibon Intxaurrandieta antolaketa taldeko kideak, asteartean, lasterketaren prestaketa lanetan.
Urko Etxebeste / Gipuzkoako Hitza
Lezo
2024/02/23

Gipuzkoako Hitza-n argitaratutako erreportajea

Mendiko lasterketen artean ez da gogorrena, ez luzeena —hamalau kilometrokoa da—, ezta saririk handienak ematen dituena ere. Baina xarma berezikoa da Lezo-Jaizkibel. Etzi izango da mendiko lasterketen sasoi hasierako proba, 10:00etan Lezoko plazatik hasita. Salgai jarritako 350 dortsalak berehalako batean amaitu ziren urteko lehen eguneko lehen orduetan. Beti izan da horrela. X. aldia izango da aurtengoa. «Ehun pertsonarentzako lasterketa bat egitea pentsatu genuen hasieran, herrikoia. Apustua egin genuen, eta ezin hobeto atera zen. Ez genuen espero Lezo-Jaizkibelek gaur egun duen arrakasta lortzea», esan du Ibon Intxaurrandieta antolaketa taldeko kideak.

Arrakastaren muinean herri oso bat lasterketari begira dagoela azaldu du Iban Hernandezek, talde antolatzaileko beste kide batek. Zehaztu du 275-300 lezoar izango direla lanean igandean, zirkuituan, irteera-helmuga gunean, dortsalen banaketan zein korrikalariei helmugaratzean banatzen dizkieten zizka-mizkak egiten: «Lezorentzat egun seinalatua da lasterketarena. Eragileetako kideak lankidetza eskatzeko mezua iritsi zain izaten dira». Mimo handiz zaintzen dituzte partaideak. «Hemen gustura sentitzen dira korrikalariak. Gainera, ez denez oso luzea eta gogorra, askorentzat mendiko lehen lasterketa izaten da gurea. Beste batzuk, ordea, mendikoen sasoia prestatzeko baliatzen dute Lezo-Jaizkibel. Horren guztiaren nahasketagatik du, gure ustez, hainbesteko tiradizoa probak», dio Hernandezek.

Partaideen jatorriari begiratuta, Intxaurrandietak eta Hernandezek harro esan dute gehienak Oiartzualdekoak eta ondoko eskualdeetakoak —Bidasoa eta Donostia-Beterri— direla. Azpimarra jarri dute Lezoko lasterkarien partaidetzan. «Poztekoa da hainbeste herritar izatea dortsalarekin. Herriak, nolabait esateko, Jaizkibel ez zuen ezagutzen. Esan dezaket lasterketari esker ondo-ondoan dugun mendia gehiago ezagutzen dela, duen balioa eman zaiola, eta zaintzen dela», azaldu du Intxaurrandietak. Etiketa Berdea du probak: ingurumenarekin lotutako agiria da, lasterketak mendiarekin erabateko errespetua duela ziurtatzen duena.

Eguraldi iragarpenek diote litekeena dela euri artean egin behar izatea etziko karrera. Hortaz, lasterkariei tentuz ibiltzeko eskatu diete; batez ere, jaitsieretan, erorketak eta lesioak saihesteko. Era berean, antolakuntzak iragarri du eguraldiaren egoeraren araberako azken orduko erabakiak har ditzakeela. Adibidez, korrikalariei aholkua eman diete zira eraman dezatela.

Iazko Lezo-Jaizkibelen, korrikalariak Munttar eremuan. Ttantton Urruzola.

Haurrak eta omenaldia
Lezoko herriaren lasterketa da Lezo-Jaizkibel, eta, hori nabarmentzeko, helduen probaren bezperan, bihar, haurren lasterketak egingo dituzte, 17:00etan, Gurutze Santuaren plazatik hasita. Dortsalen salmentatik jasotako dirua desgaitasunen bat duten pertsonak artatzeko Gipuzkoako Mindara elkarteari emango diote.

Lezo-Jaizkibel proba bukatuta, antolatzaileek ohitura dute lezoar kirolari bat omentzeko. Aurten Aiur Illarreta Beñarani egingo diote gorazarre: besteak beste, kayak-surfeko Europako eta munduko txapeldun izandakoa da gaztea.  

Bertan izango da HITZA

Azken urteetan bezala, OARSO BIDASOKO HITZA Lezon izango da igandean Lezo-Jaizkibel bitartean. Hala, sailkapenen eta irabazleen berri emateaz gain, helmugaratzeen irudiekin argazki galeria handia egingo du. Beraz, igande eguerdi partean adi webgune honi!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.