Furgoneta bat erre da Altzibarren
Arratsaldeko 16:30 pasatxo zirela, ibilgailu batek su hartu du Altzibarko Martintxo kalean. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta ez da zauriturik izan.
Furgoneta baten aurrealdeak su hartu du gaur arratsaldean, Altzibarko Martintxo kalean. Itxura guztien arabera, nahigabeko sutea izan da 16:30 pasatxo zenean piztu dena.
Suhiltzaileak ziztu bizian iritsi dira, eta sutea itzaltzea lortu dute. Ez da gehiago zabaldu, eta ez da zauriturik izan.
Hona auzotar batek bidalitako irudiak.
