Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Beraun Planaren barruan kontratatutako pertsonak, lanean

Hamar lagun kontratatu dituzte, 23 eta 57 urte artekoak, bosna emakume eta gizon.

Beraun auzoa.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/02/26

Beraun Planaren barruan kontratatutako pertsonak lanean ari direla dagoeneko jakinarazi du udalak. 23 eta 57 urte arteko hamar pertsona dira, bosna emakume eta gizon eta Beraun Auzolanean proiektuarekin lotuta kontratatu ditu udalak. Iazko martxoan aurkeztu zuen udalak Beraun Plana: hiri berroneratze integraleko prozesuak, eta kolektibo zaurgarriak laneratzeko Beraun Auzolanean enplegu planak osatzen dute.

Beraun Auzolanean iniziatibaren helburu nagusia da Beraun auzoan kolektibo zaurgarriei zuzenduriko enplegu inklusiborako proiektu bat garatzea: “Egoera zaurgarrian dauden hamar pertsona eraikuntza sektoreko zenbait lanbidetan trebatzea eta horrela beren kualifikazioa eta enplegagarritasuna hobetzea, lan bilaketa arloan aktibatzea, eta Beraungo auzoan udala sustatzen ari den birgaitze prozesuan laguntzea ere badu helburu.

Hori horrela, lana eta formazioa uztartzen dituzten hamar lan kontratu egin ditu udalak; kontratatutako hamar pertsonetatik bost emakumeak dira eta bost gizonak, eta 23 eta 57 urte artekoak dira. Beste datu bat ere eman du udalak, horietako %80 iraupen luzeko langabeak dira. Oarsoaldea Garapen Agentziak egin ditu kontratazioak Errenteriako Udalaren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailak %100ean lagundu du iniziatiba.

Kontratatutako horiek guztiak lanean ari dira dagoeneko. 2023an hasi zen Beraun auzolanean proiektua aukeraketa prozesuarekin. 37 lagunek eman zuten izena eta horietatik 10 aukeratu zituzten. Hautatutako pertsonen prestakuntza etorri zen ondoren urrian eta azaroan, eta gaur egun lanean ari dira jada.

Programaren arduradunek “oso egokitzat” jo dute programa: “Lan merkatutik urrun dauden pertsonak dira eta interbentzio luzea eskatzen duen kolektiboa da. Hori horrela, 12 hilabeteko honelako programak oso egokiak dira”.

Erlazionatutako edukiaBeraun plana martxan, auzo bizigarriago bat helburu
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.