Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Beraun plana martxan, auzo bizigarriago bat helburu

Errenteria-Orereta
Hirigintza

Beraun auzoa birgaitzeko planaren nondik norakoak azaltzeko bilera egingo du udalak hilaren 9an, osteguna, 18:30ean Bizarain Ikastolaren Beraunberri eraikinean.

Korta, Otaegi eta del Amo Pablo Sorozabal plazan gaur. Korta, Otaegi eta del Amo Pablo Sorozabal plazan gaur.
2023/03/03
Ikerne Zarate Ikerne Zarate

Beraun auzoko Pablo Sorozabal plazan, auzo hori birgaitzeko planaren nondik norakoak azaldu dituzte gaur eguerdian Aizpea Otaegi alkateak eta Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak. beraiekin batera izan da Alazne Korta Udal Antolamendu saileko zinegotzia, izan ere hiri berroneratze proiektua gauzatzeko lan poltsa osatuko du udalak.

3.200.000  euroko diru laguntza jasoko du Errenteriako Udalak Eusko Jaurlaritzako Lurralde, Plangintza eta Garraioetako sailetik Berun auzoan hiri berroneratze integrala gauzatzeko. Del Amok eman ditu proiektuaren zehaztapenak, eta azaldu du, proiektuak, besteak beste, eraikinetan egin beharreko esku hartzeak barne hartzen dituela: “Auzoko hiru edo lau atari ekorehabilitatzea aurreikusten da, 102 etxebizitza guztira. Jarduketa ikuspegi integral batetik egingo da, irisgarritasuna, eraginkortasun energetikoa, bizigarritasuna, eta suteen aurkako babesa hobetuz”.

Interbentzio zehatz horretara 1.160.382 euroko diru zatia bideratuko dute. Laguntzak jaso ahal izateko irizpide zehatzak ezarriko ditu udalak del amok azaldu duenez, “ez da soilik eraikinaren egoera kontuan hartuko, horrekin batera, zaurgarritasuna ere aintzat hartuko da”.

Laguntzen gaineko informazioa Beraungo bizilagunen artean zabaltzeko, auzoko komunitateetako administratzaileei zein lehendakariei begira bilera antolatu du udalak hilaren 9an, asteazkena, Bizarain Ikastolaren Beraunberri eraikinean. 18:30ean izango da.

Beraun auzoko hiri berroneratzeak bost jarduketa barnebiltzen ditu. Hurbiltasuneko bulegoa litzateke lehena. Pablo Sorozabal plazan kokatuko du bertako bizilagunek izan ditzaketen zalantza oro eta behar duten informazioa eskura jartzeko. Bulego hori, hilaren 13an irekiko dute. Informatzea izango du helburuetako bat, baina ez bakarra, izan ere jarduketei ekiteko auzo akordioak erraztu eta sustatu, laguntzak izapidetzeko leihatila gisa funtzionatu, txostenak egin, eta bizilagunen eta administrazioaren arteko koordinazioa ere hartuko ditu bere gain.

Auzoan eraiki gabe dagoen espazioaren berrurbanizazioa eta esku hartzeak aurreikusi dituzte, bestalde, Beraun Planaren barruan, eta tartean, motordun ibilgailuen ordez oinezkoen eta bizikleten erabilera sustatzeko  jarduketak egingo dituzte. Ekipamenduetan ere esku hartzeak egingo ditu udalak. Arlo horretan, jarduketa isolatuak proposatu ditu titulartasun publikoko eraikinetan.

Tokiko energia komunitateak edo autokontsumorako komunitate partekatuak sortzea bultzatuko dute gainera, energia elektrikoaren kudeaketa hobea eta horren autoekoizpena ahalbidetzeko. Azken jarduketa, digitalizazioarekin lotua. Beharrezkoak diren digitalizazio azpiegiturak eta instalazioak jarriko ditu udalak, auzoan, eraikinetan eta etxebizitzetan.

Beraun birgaitzeko plan zehatza

Gaur aurkeztutakoa Beraun birgaitzeko plan zehatza dela esan du bere aldetik Otaegik, “diru laguntza honen bidez jasoko dugun diru guztia Beraunen inbertitzeko izango da. Alde batetik etxebizitza pribatuetan inbertitzeko, 3-4 bloke izango dira gehienez proiektuaren lehenengo fase honetan, eta bestetik, bestelako proiektuak auzoa berrurbanizatzeko eta udal ekipamendu gehiago txertatzeko”.

Auzoa birgaitzea enplegua sustatzearekin lotu dute proiektuaren barruan alkateak azaldu duenez, “enplegu plan batzuk jarriko dira martxan auzoa birgaitzeko proiektuekin lotuta”. Hiru urtean garatuko da proiektua, 2023-2025 epealdian.

Asmoa Beraunen martxan jarri duten plana, beste auzo batzuetara ere eramatea dela gaineratu du Otaegik, “eta horretarako lan egingo dugu datozen urteetan, baina momentuz lehendabiziko horrelako interbentzioa Beraunen egingo dugu”. Beraun planarekin, azken urteetan udala bertan garatzen ari den politikei jarraipena eman nahi diote.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.