Zumardiko kioskoan ortzadar bandera dolu-xingola erdian, eta haren bueltan sarea loreak kateatzeko. Nahi duen orok jar dezake lorea bertan ekintzailea omentzeko.
Beraun auzoa birgaitzeko planaren nondik norakoak azaltzeko bilera egingo du udalak hilaren 9an, osteguna, 18:30ean Bizarain Ikastolaren Beraunberri eraikinean.
Oiartzungo Feministen Asanbladak mobilizazioa egingo du asteazkenean, eta zaintza eta ongizatea bermatzen duten eragileei leku egingo diete.
Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, bihartik hasi eta hilabetea bukatu bitarteko egitaraua prestatu du Pasaiako Mugimendu Feministak.
Herriko hamahiru janari dendetan bereizgarria izango dute herriko hamasei ekoizleren produktuek. Bertako produktuei ikusgarritasuna eman nahi diete.
Zentolen tanatorioan izango da agur ekitaldia 13:30ean; hura amaituta, Zumardian brindisa egingo dute ekintzailearen omenez.
Areto futboleko bi taldeek gaur jokatuko dute. Bestalde, asteburu lasaia izango da Plazeta futbol zelaian.
Urte luzez Olaziregi botikaren arduradun izandakoa da Elixabete Jone. Beti izan ditu gustuko aktualitatea, eta politika.
Udal aurrekontuen %3 "gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunei aurre egiteko" erabil dadila eskatu du Joxean Sanchezek.
Kepa Ordokiko Koldo Salinas eta Peli Lekuonak 'Komandantzia. Frankismo, Nazismo eta Faxismoaren babesleku' aurkeztuko dute udaletxean.
Biyurrieneak hilaren 18an egingo du Eskertza Eguna, eta bazkarirako sarrerak hilaren 10ean kenduko dituzte salmenta puntuetatik.
"Ilusioz eta arduraz" hartuko duela Errenteriako alkategai izateko alderdiaren eskaera esan du EAJren zerrendaburuak.