Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2023-03-03)
Oiartzun Kirol Elkarteko bi futbol talde nagusiek etxetik kanpo jokatuko dute asteburuan, baita areto futboleko lehen mailakoak ere.
Areto futboleko talde nagusiak Lezon jokatuko du gaur. Emakumeen Lehen Nazional Maila
- San Ignacio — Oiartzun: etzi, 12:15ean, Bilboko San Inazio auzoko futbol zelaian.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Bergara — Oiartzun: bihar, 16:30ean, Agorrosin futbol zelaian.
Emakumeen Euskal Liga
- Betiko Neskak — Oiartzun B: bihar, 17:00etan, Erandioko San Lorenzo futbol zelaian.
Gizonen Gorengo Maila
- Oiartzun B — Astigarragako Mundarro: etzi, 17:45ean, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.
Emakumeen Gorengo Maila. Igoera Maila.
- Antiguoko B — Oiartzun C: bihar, 16:25ean, Donostiako Berio auzoko futbol zelaian.
Mutilen Gazte Mailako Nazional Maila
- Oiartzun — Antiguoko B: etzi, 12:00etan, Karla Lekuona futbol zelai txikian.
Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila
- Lengokoak — Oiartzun B: etzi, 18:00etan, Donostiako Cesar Benito futbol zelaian.
Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila. Kopa
- Landetxa — Oiartzun C: bihar, 19:30ean, Irungo Ugalde-Ventas futbol zelaian.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Gaintxu — Oiartzun KE: gaur, 21:15ean, Bekoerrota kiroldegian.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna OKE — Goierri: bihar, 17:30ean, Elorsoro kiroldegian.
