Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Bestelako zaintza sistema" bat aldarrikatuko dute M8an

Oiartzungo Feministen Asanbladak mobilizazioa egingo du asteazkenean, eta zaintza eta ongizatea bermatzen duten eragileei leku egingo diete.

m8 2023 oiartzun Zaintzan lan egiten duten herriko eragileei toki egingo diete mobilizazioan.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/03/03

Datorren asteazkena martxoaren 8 da, eta horren harira, Oiartzungo Feministen Asanbladak mobilizazioa deitu du. Plazan hasi eta bukatuko da manifestazioa, eta ondoren ekitaldia egingo dute. 18:00etan jarri dute zita.

Euskal Herriko Bilgune Feministak zaintzaren gaia landu eta aldarrikatzeko deia egin du, eta herriko mugimendu feministek gonbita horri keinu bat egingo diote. “Beste zaintza sistema bat aldarrikatuko dugu, egungo sistema ez baita jasangarria eta ez ditu pertsona guztion beharrak asebetetzen. Gainera sistema pribatua da egun gailentzen dena eta hein handi batean, emakume migratu eta arrazializatuek eusten dute, baldintza oso kaskarretan”, adierazi du Oiartzungo Feministen Asanbladak.

Manifestazioa, geldialdiekin

Aurreko urtetan bezala, manifestazioak geldialditxo batzuk egingo ditu. Aurten hiru izango direla jakinarazi dute: irakurketa bat, kopla batzuk abestea eta beste irakurketa batek osatuko dute.

Martxoaren 8ko mobilizazioak zaintzan lan egiten duten eragileei egingo die tokia: HELTA, Killirikupe, etxez etxeko langileak, osasungintzakoak, El Watan, Abaraxka ludoteka…

Oiartzungo Feministen Asanbladaren arabera, eragile horiek guztiek zaintzan egiten dute lan. “Zaintza ez da sanitarioa bakarrik. Garbitzaileen lana, kultur ekintzak edo aisia ere zaintza dira, denon ongizatearen alde egiten baitu”, gaineratu dute.

Gainera, eragileei leku egitea ez da aitortza sinboliko hutsa izango. “Bakoitzak bere errealitatea bizi du, eta beraiek ezagutza daukate errealitate hau aldatzeko. Horri buruz hausnartzeko abiapuntua izango da manifestazioa”.

Bihar, hitzaldia

Asteazkenekoa ez da Martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekitaldi bakarra izango. Bihar eguerdian, Labore Oarsorekin batera antolatuta, Agroekofeminismoari buruzko hitzaldia emango du Amets Ladislaok. 12:00etan hasiko da, pleno aretoan.

Ekitaldi berean, Arantxa Zapirain Oiartzabalek Amalur Saria jasoko du.

Bisita ezazu Martxoaren 8ko atal berezia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.