2023ko Martxoak 8

Oarsoaldeko herrietako 2023ko Martxoaren 8ko atal berezia.

Bertan Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Emakumeen Nazioarteko Egunaren edukiak landu dira.

Albisteak, elkarrizketak, erreportajeak, argazki galeriak, bideoak eta gure astekari berezia daude eskuragarri.

Martxoa, Touringeko emakumeen hilabetea

Martxoa emakumeen hilabetea izango dela jakinarazi du Touringek, eta gaur emakumeen ordezkaritza bat omenduko dute gizonen lehen taldearen partidaren atsedenaldian.

martxoak 8 2023 oiartzun

[Bideoa] Greba orokorra prestatzeko aktibatzera deitu dute

Ehunka lagunek bat egin zuten Oiartzungo Feministen Asanbladak deitutako manifestazioarekin. Bertako irudiekin bideoa egin du HITZAk.

San Pedroko zuhaitz bat "babes afektiboko sare" bihurtu dute

Pasaiako kakorratz taldeko emakumeek, Martxoaren 8aren kariaz, artelan morez josi dute herriko plazako zuhaitzen enborretako bat.

Ehunaka herritarrek egin zuten bat manifestazioarekin.

[Galeria eta bideoa] Bizitzak erdigunean jarri dituzte

Jendetzak egin zuen bat atzo Oreretako Asanblada Feministak deitutako manifestazioarekin. Belaunaldi ezberdinak, helburu bakarra: jendarte feminista eraikitzea.

[Bideoa] Harremantxo eta Bekoz Bekoren manifestazioa, iruditan

Atzoko mobilizazioan, argazki galeriaz gain, bideo bat ere egin zuen HITZAk. Manifestazio jendetsua egin zuten barrutiko emakumeek.

[Bideoa eta galeria] Berdintasun Mahaia eskatu dute

Emakumeen zapalkuntzari aurre egiteko lanketa orokorrak, eta Lezori dagokion bat planteatu zituzten atzoko Lezoko Martxoaren 8an.

martxoak 8 2023 oiartzun

[Galeria] Zaintza "gizarte osoari" dagokiola aldarrikatu dute

Oiartzungo Feministen Asanbladak manifestazioa egin du arratsaldean, eta bukaeran zaintza sareak aldarrikatu dituzte, greba iragartzeaz gain.

Martxoak 8ko manifestazio amaiera Errenteria-Oreretako Herriko plazan.

[Galeria] Inoiz baino konplizeago, inoiz baino moreago

Borroka artikulatu bat planteatu dute gaurtik aurrera greba feminista orokor baterantz. Bide horretan, saretzera, ez isiltzera, autodefentsara, barne indarra ateratzera, planto egitera, bizitza erdigunera eramatera deitu dituzte emakumeak.

[Galeria] Morez jantzi dituzte Antxo eta Trintxerpe

Antxoko kaleak eta Trintxerpeko Gernika plaza oihu eta aldarrikapenez bete dituzte dozenaka emakumek. Zaintza sistema iraultzeko premiaz aritu dira.

[Galeria eta audioa] "Segi lanean, eta gora borroka feminista!"

Handia izan da Lezoko Martxoaren 8ko mobilizazioa. 500 inguru izan dira herriko martxa morea aldarrikapenez josi duten lezoarrak.

HITZAkideen TXOKOA morea izango da martxoan

Emakume sortzaileen sariak izango dira nagusi. Parte har ezazu zozketetan. HITZAkide izateak abantailak baititu!

[Galeria] Gaxuxaren erakusketa, larunbatera arte zabalik

Martxoaren 8aren harira, aurten ere erakusketa osatu du Gaxuxa Emakume Taldeak. Gaur eta bihar goiz eta arratsaldez da zabalik; etzi, goizez.

Realaren emakumeen taldearen entrenamendua, Fanderian

Martxoaren 8aren harira eta Touringen 100. urteurrenaren ekitaldien barruan egingo dute bihar goizean (asteartea) entrenamendua txuri-urdinek

Altzateko eta Olatzarreko kaleetan emakumeen izenak nahi ditu PSE-EEk

Udal aurrekontuen %3 "gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunei aurre egiteko" erabil dadila eskatu du Joxean Sanchezek.

Martxoaren 8ra begirakoak aurkeztu ditu Lezoko Emakume Taldeak

Martxoaren 8rako manifestazioa, eta hilaren 10erako bertso afaria antolatu dituzte herriko eragileekin elkarlanean.

m8 prestaketa

Martxoaren 8a prestatzeko azkeneko bilera, gaur

Oiartzungo Feministen Asanbladak bilera egingo du gaur arratsaldean, Munanierren. Egitarauaren azken ukituak emango dituzte.

Niessen kulturgunean izango dira proiekzioak.

Amalatz talde feministak hiru proiekzio antolatu ditu martxorako

"Gure berezko bizipenetan oihartzun handia izatea espero dugun" hiru film proiektatuko dituzte XIX. Errenteriako Emakumeen Zinemaren Erakustaldiaren barruan.

Gehiago

2023ko Martxoaren 8ko OARSO BIDASOKO HITZAren astekari berezia deskarga ezazu:

    Gipuzkoa