[Galeria] Gaxuxaren erakusketa, larunbatera arte zabalik

Martxoaren 8aren harira, aurten ere erakusketa osatu du Gaxuxa Emakume Taldeak. Gaur eta bihar goiz eta arratsaldez da zabalik; etzi, goizez.

Gaxuxa Emakume Taldeak urtero egin ohi du Martxoaren 8aren bueltan erakusketa. Urtean zehar egindakoen mostra da. Aurten ere ez du hutsik egin: hilaren 6an zabaldu zuten, eta larunbatera arte ikusteko aukera izanen da. Sorkuntzak Kultura Aretoan daude jarrita

Gaur eta bihar (osteguna eta ostirala) 11:00-13:00 eta 17:00-19:00 tarteetan izango da zabalik. Larunbatean, berriz, 11:00etatik 13:00etara.

Jarraian, irudi bidez, bertan ikus daitezkeenak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.