Ehunka lagunek bat egin zuten Oiartzungo Feministen Asanbladak deitutako manifestazioarekin. Bertako irudiekin bideoa egin du HITZAk.
Pasaiako kakorratz taldeko emakumeek, Martxoaren 8aren kariaz, artelan morez josi dute herriko plazako zuhaitzen enborretako bat.
Jendetzak egin zuen bat atzo Oreretako Asanblada Feministak deitutako manifestazioarekin. Belaunaldi ezberdinak, helburu bakarra: jendarte feminista eraikitzea.
Hamarka lagun bildu ziren atzo iluntzean Trintxerpeko Gernika plazan, Topaketak Emakumeen Egunaren harira deituriko elkarretaratzean.
Atzoko mobilizazioan, argazki galeriaz gain, bideo bat ere egin zuen HITZAk. Manifestazio jendetsua egin zuten barrutiko emakumeek.
Emakumeen zapalkuntzari aurre egiteko lanketa orokorrak, eta Lezori dagokion bat planteatu zituzten atzoko Lezoko Martxoaren 8an.
Herbehereetako ToxicoWatch fundazioak 2021ean bildutako laginen emaitzen berri emango dute hurrengo ostiralean, Errausketaren Aurkako Mugimenduaren eskutik.
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak hitzaldia antolatu du Errenteria-Oreretako Kontsumo taldeko lau kiderekin, gaurko.
Neguko Euskadiko Banakako Txapelketan izan da marea urdina, eta egindako lan txukunari esker podiuma osatu dute sailkapen orokorrean.
Karrera amaierako lana Iztieta-Ondartxoren gainean egin du Garazi Solis errenteriarrak, bertan bizi diren komunitateetako bizilagunen ahotsetatik abiatuta.
Aranzadi Zientzia Elkarteko Virginia Garciaren ardurapean izango dira saioak. Martxoaren 13tik 29ra luzatuko dira.
San Pedroko Jai Batzordeak bilera deitu du astelehenerako. Ekainaren 28an abiatuko diren jaiek nondik-norakoak hartuko dituzte ahotan.
Autonomi Erkidegoen arteko Alebinen Espainiako Igeriketa Txapelketan Bidasoa XXI taldeko hamar igerilarik hartu dute parte, tartean, Enai Galzakorta eta Ander Ocio irundarrek, Mikel Manso hondarribiarrak, eta Maria Yarzabal eta Ekain Francisco errenteriarrek.