'Komandantzia' aldizkaria aurkeztuko dute hilaren 9an

Kepa Ordokiko Koldo Salinas eta Peli Lekuonak 'Komandantzia. Frankismo, Nazismo eta Faxismoaren babesleku' aurkeztuko dute udaletxean.

komandantzia Peli Lekuonak eta Koldo Salinasek aurkeztuko dute aldizkaria, datorren ostegunean.

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak Komandantzia. Frankismo, Nazismo eta Faxismoaren babesleku aldizkaria aurkeztuko du datorren ostegunean, Oiartzunen.

Peli Lekuona Arruabarrena eta Koldo Salinas Aragonek aurkeztuko dute memoria historikoarekin lotutako ekitaldia. Aurkezpena 19:00etan hasiko da, eta udaletxeko pleno aretoan izango da.

Komandantzia Irunen zegoen eraikina zen. Herritarren sartu-irtenak kontrolatzeaz gain, propaganda edota faxisten zerbitzu sekretuen mugimenduak kudeatzen zituen. Eraikina Espainia frankista eta Europaren arteko lokarria zen, eta elkarlanean aritzen zen III. Reich-arekin eta Italiako faxistarekin espioitza lanetan, besteak beste. SIMP eta SIFNE inteligentzia zerbitzuek ere handik egiten zuten lan.

Aldizkaria aurkeztu zutenean HITZAk argitaratu zen erreportajean irakur daitezke Komandantziari buruzko xehetasun gehiago.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.