HemenGuk bereizgarria izango dute herrian ekoitzitako jakiek

Herriko hamahiru janari dendetan bereizgarria izango dute herriko hamasei ekoizleren produktuek. Bertako produktuei ikusgarritasuna eman nahi diete.

hemenguk bereizgarria Amaia Puente herriko merkataria, Eneritz Arbelaitz alkateordea eta Jexux Leonet alkatea.

Oiartzungo Udalak, herriko janari ekoizleekin elkarlanean, bertako produktuak zein diren jakiteko euskarriak atera ditu. Helburua izango da Oiartzungo produktuei ikusgarritasuna ematea, eta, modu horretan, aintzatestea.

“Herriko hamahiru janari dendetan Oiartzungo hamasei ekoizleren produktuak zein diren erraz identifikatzeko aukera egongo da”, adierazi du udalak.

HemenGuk logotipoarekin egongo dira markatuta. Oiartzungo produktuak direla bereizteko hiru euskarri mota diseinatu dituzte: ontziratuta dauden produktuei jartzeko pegatinak, baldetarako euskarriak eta fruta edo barazki kaxetarako pintzak.

Udalaren helburu estrategikoa da elikadura burujabetzan “aurrerapausoak” ematea. Gogorarazi dutenez, hainbat proiektu jarri dituzte martxan, elikagaiak herrian ekoitzi eta kontsumitzeko.

Horren gainean kontzientzia sortzeko beste hainbat dinamika jarri dituzte martxan, hala nola HemenGuk azoka. Bihar goizean egingo dute udaberriari dagokiona.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.