Udaberriari 'kaixo' esateko, HemenGuk azoka
HemenGuk udaberriko azoka martxoaren 4an egingo dute, Kontzejupean. Hamalau ekoizlek eta artisauk parte hartuko dute.
Martxoaren 4an egingo dute HemenGuk udaberriko azoka. Oraindik ere negua bukatzeko egun batzuk faltako badira ere, urtaro berria ez da urrun, eta herriko ekoizleek larunbat hori baliatuko dute euren uzta berriena azaldu, eta saltzeko. Beti bezala Kontzejupean jarriko dituzte postuak ekoizleek (10:00-13:30), kasu honetan, hamalauk.
Udalak antolatzen du azoka. Herriko produktoreek egiten dutena erakutsi, eta salmenta zuzena bultzatzea dute asmo jarduerarekin: salerosketa gunea baino gehiago da, ekoizleen eta herritarren arteko harremana sortzeko eta sendotzeko baliagarri baitira azoka horiek. 2021ean egin zen lehena, eta ordutik arrakastaren bidea jarraitu duela adierazi du udalak.
Honakoak dira martxoaren 4an Kontzejupean izango diren ekoizle eta artisauak:
- Aaron larrugintza
- Aldako txakolina
- Arraztalo elkartea
- Artexaniak artisautza
- Elika kooperatiba
- Gezamina elkartea ogia eta sagardoa
- Kosta itsas egurrak
- LeiLei makramea
- Lekungarai gaztagintza
- Ogiaren maitaleak elkartea
- Oliparok artisau lanak
- Papurrak ogia eta goxoak
- Peluzahar arrautza ekologikoak
- Zituene pasta