Labore Oarsok Zapirainen lana aitortuko du larunbatean, "bizitza osoa" baratzeari eman diolako. Agrofeminismoari buruzko hitzaldia ere egingo dute.
Egitarau zabala eta askotarikoa antolatu dute talde feministek, hainbat eragilek eta udalak batera, Martxoaren 8aren harira.
Maider Ronquete sopranoak, Franco Cavalleri pianistak, eta Noelia Ibañez mezzosopranoak Fatima Andra Mariaren elizan eskainiko dute emanaldi lirikoa, 19:30ean hasita.
09:30ean elkartuko dira Tiñelun, handik Iparragirre eremuko barrakoietara joateko. Lezoarrei laguntza eskatu diete.
Ugaldetxoko Atamitx bidegurutzeko bidegorri ondoko eraikinean egin du Alaia Gaztelumendi 'Alaiart' artista oiartzuarrak.
Martxoaren 4a bitarte, egunero izango dira emanaldiak Trintxerpen. Illunbek antolatu du astea, Pasaia Musikalekin eta udalarekin elkarlanean.
Iragarpenek ez dute hutsik egin. Elurra iritsi da Oarsoaldeko eta Bidasoko herrietara. Oraingoz, ez da aparteko eragozpenik sortu.
Makroegitura honen zentzu ekologiko eta sozial falta "agerikoa" izaten jarraitzen duela salatu du 'AHT gelditu' plataformak, eta berehala gelditzeko aldarrikapena egingo dute, hainbat ekitaldirekin.
Aurkezpenerako ekitaldia egin zuten larunbatean Errenteria-Oreretan. Maddalen Iriarte ahaldun nagusi izateko hautagaiak ere parte hartu zuen.
Hotza, bai, baina eguraldia lagun, jai giroan ospatu da mendi lasterketaren bederatzigarren ekitaldia. Hasieran eta helmugan izan da HITZA.
Fronte Polisarioak errepublika aldarrikatu zuen 1976ko otsailaren 27an. Horren harira, Oiartzungo Udalak bandera jarri du udaletxean.
Parte hartu duten bazkideei eskerrak eman dizkie Orereta Ikastolak.
Euskal Herri osoan ekoitzitako zazpi film laburrekin osatu dute Laburbiraren hogeigarren aldia.
Akordioa itxita, Xabier Sanchez Agirregomezkorta hirugarren izango da koalizioak maiatzeko hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendan.
Hamar partida jokatu dituzte asteburuan, eta gehienak nahiko parekatuak izan dira, bi izan ezik. Datorren asteburuan, beste hamar norgehiagoka.
Bidaia antolatu dute martxoaren 17ko astebururako. 295 euro ordaindu beharko ditu bakoitzak, autobusa, hotela, bisita gidatuak eta hainbat otordu barne.
Eraikin balioanitzari buruzko prozedura administratiboak izango dituzte aztergai. Hiri hondakinen bilketa zein udal eraikinen garbiketa, hizpide.
Korner batean egindako akats baten erruz bi puntu oparitu ditu Oiartzunek. Areto futboleko talde nagusiak erraz irabazi du.
Allerruren gizonen talde nagusiak urrezko garaipena lortu du Sanpedrotarraren zelaian. Areto futbolekoen berdinketak.
PSE-EEko ordezkariak Trintxerpen izan dira. "EH Bildu eta EAJk erabakitzeko eskubidearen gaia berrartu nahi dute; hor ez gaituzte aurkituko".