AHTri kontra egiteko, erakusketa, hitzaldiak eta martxa

Makroegitura honen zentzu ekologiko eta sozial falta "agerikoa" izaten jarraitzen duela salatu du 'AHT gelditu' plataformak, eta berehala gelditzeko aldarrikapena egingo dute, hainbat ekitaldirekin.

Oarsoaldeko AHT gelditu herri plataformak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen hiru hiletarako. Taldeak gogorarazi duenez, 30 urte bete dira jada “txikizio handi honen kontrako mugimendua piztu zela”. Hiru hamarkada geroago, makroegitura honen zentzu ekologiko eta sozial falta “agerikoa” izaten jarraitzen duela salatu dute, eta berehala gelditzeko aldarrikapena egingo dute, enegarrenez.
 
Ondorengoak proiektuari kontra egiteko antolatu dituzten ekitaldiak:
  • Martxoaren 14tik aurrera: Astigarraga-Lezo Merkantzien garraiorako saihesbide proiektua izeneko erakusketa jarriko dute ikusgai Arkaitza tabernan.
  • Martxoak 23: Abiadura handia: ez iraunkorra, bidegabea eta jasanezina izeneko hitzaldia eskainiko dute EHUko EKOPOleko ikerlari Gorka Bueno eta Andoni Kortazarrek, Mikelazulon.
  • Apirilak 20: Astigarraga-Lezo saihesbideaz izeneko hitzaldia emango du Karlos Muruak, Mikelazulon ere.
  • Maiatzak 6: Bizikleta martxa egingo dute Errenteri-Oreretatik Donostiara (Oiartzun, Astigarraga eta Martutenetik pasata). 10:30ean abiatuko dira, Zumarditik.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.