2023/2/27

Martxoaren 4an, Etxetxoren auzolana

09:30ean elkartuko dira Tiñelun, handik Iparragirre eremuko barrakoietara joateko. Lezoarrei laguntza eskatu diete.

AIAk mural berria aurkeztu du

Ugaldetxoko Atamitx bidegurutzeko bidegorri ondoko eraikinean egin du Alaia Gaztelumendi 'Alaiart' artista oiartzuarrak.

Gaur hasiko da Pasaiako Kantu Astea

Martxoaren 4a bitarte, egunero izango dira emanaldiak Trintxerpen. Illunbek antolatu du astea, Pasaia Musikalekin eta udalarekin elkarlanean.

[Bideoa] Elurra!

Iragarpenek ez dute hutsik egin. Elurra iritsi da Oarsoaldeko eta Bidasoko herrietara. Oraingoz, ez da aparteko eragozpenik sortu.

AHTri kontra egiteko, erakusketa, hitzaldiak eta martxa

Makroegitura honen zentzu ekologiko eta sozial falta "agerikoa" izaten jarraitzen duela salatu du 'AHT gelditu' plataformak, eta berehala gelditzeko aldarrikapena egingo dute, hainbat ekitaldirekin.

Oarsoaldeko alkategaiak aurkeztu ditu EH Bilduk

Aurkezpenerako ekitaldia egin zuten larunbatean Errenteria-Oreretan. Maddalen Iriarte ahaldun nagusi izateko hautagaiak ere parte hartu zuen.

Xabier Sanchez Agirregomezkorta

Koalizioan aurkeztuko dira Ezker Anitza-IU, Podemos Ahal Dugu eta Alianza Verde

Akordioa itxita, Xabier Sanchez Agirregomezkorta hirugarren izango da koalizioak maiatzeko hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendan.

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko emaitzak (2023-02-27)

Hamar partida jokatu dituzte asteburuan, eta gehienak nahiko parekatuak izan dira, bi izan ezik. Datorren asteburuan, beste hamar norgehiagoka.

Pontikako jubilatuek Madril eta Toledo bisitatuko dituzte

Bidaia antolatu dute martxoaren 17ko astebururako. 295 euro ordaindu beharko ditu bakoitzak, autobusa, hotela, bisita gidatuak eta hainbat otordu barne.

plenoa oiartzun

Landetxe eraikinari dagozkion hiru puntu, otsaileko plenoan

Eraikin balioanitzari buruzko prozedura administratiboak izango dituzte aztergai. Hiri hondakinen bilketa zein udal eraikinen garbiketa, hizpide.

oiartzun lagun onak

Mutilen taldeak bi puntu utzi ditu Karla Lekuonan

Korner batean egindako akats baten erruz bi puntu oparitu ditu Oiartzunek. Areto futboleko talde nagusiak erraz irabazi du.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2023-02-27)

Allerruren gizonen talde nagusiak urrezko garaipena lortu du Sanpedrotarraren zelaian. Areto futbolekoen berdinketak.

Izaskun Gomez: "EH Bildu buru denean, dena hitzetan gelditzen da"

PSE-EEko ordezkariak Trintxerpen izan dira. "EH Bildu eta EAJk erabakitzeko eskubidearen gaia berrartu nahi dute; hor ez gaituzte aurkituko".

m8 prestaketa

Martxoaren 8a prestatzeko azkeneko bilera, gaur

Oiartzungo Feministen Asanbladak bilera egingo du gaur arratsaldean, Munanierren. Egitarauaren azken ukituak emango dituzte.

[Argazki galeria] Hurrengo urtera arte!

Trintxerpekoekin bukatu dira 2023ko inauteriak. Ostiral iluntzetik igandeko bakailao ehorzketara bitarte izan dute zerekin gozatua.

[Denbora-pasak] Astekariko denbora-pasen dinamika (2023-2-24)

Otsailak 24ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalaren produktuen saskia da.

Gehiago