[Argazki galeria] Hurrengo urtera arte!
Trintxerpekoekin bukatu dira 2023ko inauteriak. Ostiral iluntzetik igandeko bakailao ehorzketara bitarte izan dute zerekin gozatua.
Trintxerpen itxi dituzte aurten ere inauteriak, asteburuko desfileekin. Ostiral iluntzean egin zuten konpartsa eta kuadrillen aurkezpena, eta hurrengo bi egunetan alaitu zituzten barrutiko kaleak, San Pedrotik Correosera arte. Honakoak izan dira desfilatu duten taldeak: Boveda, Txasiss, Fama, Show Time, Gurea eta Trikuharri.
Larunbatean 17:00etan egin zuten lehen erakustaldia, eta 19:00etan Korkoiburuek antolatutako Jaixkipe txarangak jarraitu zuen herria girotzen. Egun horretako iluntzean, Ekaitzak antolatutako haur jaiaz gozatu zuten bizilagunek. Igandean, azken desfilea eta bakailaoaren ehorzketa.
Horra hor Edurne Jauregik HITZAri bidalitako larunbateko argazki sorta: