Pontikako jubilatuek Madril eta Toledo bisitatuko dituzte

Bidaia antolatu dute martxoaren 17ko astebururako. 295 euro ordaindu beharko ditu bakoitzak, autobusa, hotela, bisita gidatuak eta hainbat otordu barne.

Pontika auzoko erretiratuen elkarte Arramendipek asteburu ederra antolatu du datorren martxoaren erdialderako. 17tik 19ra bitarte Madril eta Toledo (Espainia) bisitatzeko aukera eskainiko diete auzoko adinekoei, asteburu biribila antolatu dute.

Ostiralean, Mamma Mia musikala ikusiko dute. Larunbatean berriz, Toledo (Espainia) bisitatuko dute, eta arratsaldean Madrilera itzuliko dira. Igandean, azkenik, Rastro merkatura joango dira. 

295 euro ordaindu beharko dituzte, autobusa, hotela, bisita gidatuak eta hainbat otordu barne. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, 666 96 55 12 telefono zenbakira deitu beharko da, eta Yoligatik galdetu.                             

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.