Eskertza Egunerako txartelak erosteko azkeneko astea
Biyurrieneak hilaren 18an egingo du Eskertza Eguna, eta bazkarirako sarrerak hilaren 10ean kenduko dituzte salmenta puntuetatik.
Biyurrieneak Eskertza Eguna antolatu du martxoaren 18rako. Beste hainbat ekitaldiren artean, bazkaria antolatu dute egun horretarako.
Sarrerak salgai daudela gogorarazi du Biyurrieneak; 20 euroren truke —langileentzat— edo 16ren truke —ikasle eta langabetuentzat—. Miren eta Sorgin tabernetan eskura litezke, eta horretarako azkeneko eguna hilaren 10a izango da (datorren ostirala).
Egun horretan Biyurrieneak eskertza hirukoitza egin nahi du: ekitaldietan lagundu dutenei; ekitaldi horietan parte hartu dutenei; eta xanistebanetako Gazte Eguna antolatzen duen talde motorrari.
Egun osorako ekitaldiak antolatu dituzte egun horretarako.
Egitaraua
- 10:00etan: Ginkana, plazan.
- 13:00etan: Trikipoteoa.
- 14:00etan: Eskertza hitzak.
- 14:30ean: Bazkaria.
- 16:30ean: Bingo musikatua.
- 18:00etan: Elektrotxaranga, Elektropottotte taldearekin.
- 22:00etan: Kontzertuak: Kilimak eta Dj Fresamorango-rekin.