Ortzadar koloreko lorategia Mikelen omenez
Zumardiko kioskoan ortzadar bandera dolu-xingola erdian, eta haren bueltan sarea loreak kateatzeko. Nahi duen orok jar dezake lorea bertan ekintzailea omentzeko.
Mikelen lorategia
Hamaika dira atzo Mikel Martin Conde hil zela jakin zenetik ekintzaile oreretarraren omenez zabaltzen ari diren maitasun keinuak. Egunean Behin jokoak galderetako bat Martini eskaini dio gaurko partidan, edota International Human Rights Fundazioak —Giza Eskubideen Nazioarteko Fundazioak—bere Twitter kontuan aipamena egin dio: “Gure bihotzak Mikel Martin Conde giza eskubideen aldeko euskal aktibistaren senideekin dira. Zalantzarik gabe, ezinbestekoetako bat. Eskertzen dugu bere lana partekatzeko pribilegioa”.
Sare sozialetan hamaika aipamen, elkartasun eta maitasun adierazpen, beste hainbeste bazterretatik idatzitakoak.
EHGAMek dei egin du, gainera, Errenteria-Oreretako zein Euskal Herriko txoko guztietako balkoi eta leihoetan dolu xingola duten ortzadar banderak jartzeko Martinen omenez.
Gaur eguerdian, beste keinu bat hura omendu eta oroitzeko, bere herrian bertan: Mikelen lorategia sortzeko urratsa egin dute. Zumardiko kioskoan ortzadar bandera dolu-xingola erdian, eta haren bueltan sarea loreak kateatzeko. Nahi duen orok jar dezake lorea bertan ekintzailea omentzeko.
https://twitter.com/Declaracion/status/1631374954435432448
