Hainbat ekitaldi Lezoko asteburuan
Antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoekin hasiko dira gaur bertan herrian egingo diren jarduerak. Bihar, auzolana, eta etzi, beste antzerki bat.
Gaurtik igandera arte hainbat dira herrian egingo diren jarduerak, gehienak kulturari lotutakoak. Ondoko zerrendan ikus daitezke horiek:
- Gaur, 17:15ean eta Gezala Auditoriumean, Munduari itzulia 80 egunetan haurrentzako antzerkia. Sarrerak agortu dira.
- Gaur, 22:00etan eta Txerrimuñon, Piztu Lezoren eskutik Mari filmaren emanaldia. Oñatiko gaztetxeko kideek ekoitzitako lana da.
- Bihar, 09:30ean eta Tiñelutik abiatuta, Iparragirreko barrakoiak txukuntzeko auzolana Etxetxoren eskutik.
- Etzi (igandea), 19:30ean eta Gezala Auditoriumean, Galiziako A Panadeira konpainiaren Las que limpian antzezlana. 8 euro. Sarrerak erosteko sartu hemen.
