Pasaia Musikaleko ikasleen emanaldiak, Kantu Astearen barruan
Datozen egunetan lau emanaldi eskainiko dituzte Donostiako Easo Abesbatzako ikasleekin batera. Trintxerpeko alkateordetzan izango dira.
Iazko emanaldi baten irudia. Pasaia Musikaleko ikasleak zuzenean ikusteko aukera izango da datozen egunetan, Kantu Astearen barruan lau emanaldi eskainiko baitituzte. Asteartean (hilak 27), asteazkenean (hilak 28) eta ostiralean (martxoak 1) eta larunbatean (martxoak 2) emanaldiak eskainiko dituzte, 19:30ean guztiak, Trintxerpeko alkateordetzan. Pasaiako ikasleekin batera Donostiako Easo Abesbatzako ikasleak ariko dira.
Ez da sarrerarik edo gonbidapenik eskuratu beharko da.
