Palestinari "elkartasun deiadarra" bidaliko diote larunbatean
Martxoaren 2ko goizean Palestinaren aldeko aldarriz beteko dituzte plaza eta inguruak, eta ondoren elkarretaratzea egingo dute bertan.
Gernika-Palestina plataformak deituta, Palestinarekin elkartasuna modu aktiboan adierazteko kanpaina betean dira. Euskal Herriko hainbat txokotan egiten ari dira ekitaldiak, eta Oiartzunen kasuan, datorren larunbaterako antolatu dituzte hainbat ekintza. Bi ordu Palestinarekin iniziatibaren barrukoa da deialdia.
Palestinari “elkartasun deiadarra” iritsarazi nahi diote, eta lehen zita 11:00etan jarri dute. Plazan elkartuko dira, eta hura zein inguruak aldarriz beteko dituzte.
13:00etarako, berriz, elkarretaratzea deitu dute. Done Eztebe plazan elkartuko dira mobilizazioa egiteko. “Genozidioa amaitu!” izango da aldarrietako bat.