Martxoaren 7an sarituko dituzte Pasaiako kirolari onenak
2024ko Kirol Gala jasoko du Donibaneko Juanba Berasategi aretoak. Bertaratzeko asmoa duten pasaitarrek aurretik jakinarazi beharko dute.
Datorren martxoaren 7an (osteguna da) kirolari pasaitar onenak sarituko dituzte, aurtengo Kirol Gala egingo baitute. Donibaneko Juanba Berasategi aretoak jasoko du ekitaldia. Bertan, 2023an klubek eta kirolariek lortutako lorpenak aitortzeaz gainera, lau barrutietako klub eta eragileak omenduko dituzte ere, “udalerriko kirol bizitzaren alde egindako lanagatik”.
Honako kategoriak izango dira aurten ere: banakako kirolaririk onenaren edo talderik onenaren saria; etorkizuneko kirolariaren, errebelazio kirolariaren edo kirolari beteranoaren saria; eta Joko Garbiaren Saria, berdintasunaren aldeko kirola sustatzearren edo oinarrizko kirola sustatzearren”.
Bertaratu nahi dutenek aurretik jakinarazi beharko dute, edukiera dela eta. Gonbidapenak eskuratzeko helbide honetara idatzi beharko da.