Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Pasaia eta Altzako topo geltokiaren arteko tunela, bukatuta

Antxon lurpeko topo geltoki berria sortu eta egungo zubibidea eraisteko "aurrerapauso bat gehiago" eman berri dela dio udalak. Gaur bukatu ditu hondeaketa lanak lurgorritze makina batek.

Urtarrila bukaeran topoko obrei egindako bisitan ateratako irudia da.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/02/28

Pasaia eta Altzako topo geltokia tunel bidez lotuta daude jada, gaur bukatu baititu hondeaketa lanak lugorritze makina batek. Eusko Trenbide Sareak (ETS) egindako azken lanen gaineko informazioa eman du udalak.

Altzako geltokiaren eta Pasaiako terminalaren arteko lineako tunela da bukatu berri dutena. Dena den, beheko azken metroa hondeatzea falta da, destroza izenekoa. Gaur egun, Gure Zumardia plazan pantailaren hormak bukatuta, geltokiko estalkia izango den goiko lauza egiten ari dira langileak. Aipatutako lauza hori bukatu ondoren, terminalaren hondeaketa lanei ekingo diete, lurpean, “hiri bilbearen gaineko eragina murrizteko”. Lan hauei esker, Hamarretxeta eta Eskalantegi arteko plazaren tartea berreskuratuko dute udarako herritarrek. Udaleko iturrien arabera, eremu horren etorkizuneko itxura herritarrek eta udal gobernuak “elkarlanean” diseinatuko dute, parte hartze prozesu baten bidez.

Udala eta SOS Antxo plataforma herrikoiak hilaren 14an izan zuten azken bilera ETSrekin. Bilera horretan, besteak beste, honakoa adostu zuten: irteera eta larrialdietako irteera etorkizuneko plazaren albo batean ezarriko dituela ETSk, eta ez erdialdean, hasierako proiektuan aurreikusi zen bezala. “Horrek antxotarrentzako eta pasaitarrentzako espazio zabal berria libre uztea ahalbidetuko du”, esan du Mikel Garcia Antxoko alkateordeak. Garciak aitortu du udalaren, ETSren eta antxoatarren arteko elkarlana “funtsezkoa” izan dela aisiarako gunea “ahalik eta libreen utzi ahal izateko”.

Galtzarabordako eremuari dagokionez, tunelaren instalazioei, araztegiari, dekantagailuei, lugorritze makina iristeko sarbideei eta bestelako lanei ekiten ari zaiela jakinarazi du udalak. Udalak aurreikusitakoaren arabera, puntu horretako hondeaketa hilabete bat eta bi hilabete barru artean hasiko da, eta urtebetez luzatuko dituzte lanak, puntu hori Pasaiako geltokiarekin lotu aurretik.

Altza eta Galtzaraborda arteko bi kilometroko tartea eraiki ondoren, topoak 7,5 minutuko maiztasunak eskainiko dituela hitz eman du ETSk.

Etorkizuneko geltokia
Antxoko etorkizuneko geltokia lurpean eraikiko dute, Gure Zumardia kalearen ondoko plazaren azpian hain zuzen. Eskalantegi kaletik sartuko beharko dira herritarrak. Larrialdiko irteera Hamarretxeta kalearen inguruan egingo da. Alboko nasak izango ditu geltokiak, baina eskailerak atari bakarrera iritsiko dira, eta bertatik atera beharko da kalera. Bi nasak igogailu bidez konektatuko dituzte.

Erlazionatutako edukiaUdan berreskuratuko dute Gure Zumardia antxotarrek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.