Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Euskararen Plan Estrategikoa onartu dute

Hamar hilabeteko lanketaren ondoren, laugarren plana izango du Oiartzunek. Berdinsareko kide izango da Oiartzun.

plenoa otsaila 2024 kronika Nora Velez del Burgo zinegotzia, gobernantza feministari buruzko mozioa irakurtzen.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/02/29

Oiartzungo udalbatza atzo elkartu zen, otsaileko plenoa egiteko. Hamar puntu izan zituen. Euskararen Plan Estrategikoa —laugarrena da— onartu zuten aho batez, 2024-29 eperako.

Hamar hilabetez aritu dira plana lantzen, Aiako Harria Gaztelumendi Hizkuntza Normalizaziorako zinegotziak zinegotziak gogorarazi zuenez. Herriko eragileekin izandako hausnarketa partekatuaren emaitza izan dela esan zuen. Sektore sektore egin dituzte bilkurak, eta ideia “oso interesgarriak” jaso dituztela nabarmendu zuen Gaztelumendik.

Hizkuntzaren ezagutza eta erabilera indartzeko herritarrek zein udalak izango duen lanerako tresna izango da plan estrategikoa. “Euskal hiztunak sortu eta ahalduntzeko zein euskararen komunitatea sendotzeko”, gehitu zuen Gaztelumendik.

Berdinsarearekin bat

Plenoko beste puntuetako bat izan zen udalak Berdinsarearekin bat egitea. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako euskal udalerrien sarea da Berdinsarea.

Azaldu zutenez, berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka udal programak eta zerbitzuak bultzatzea, indartzea, koordinatzea eta ebaluatzea du helburu sareak. Modu horretan tokiko gobernuek arlo horretan erantzuteko “eraginkortasuna” hobetu nahi dute.

Joana Mendiburu alkatearena izan zen proposamena aurkezteko ardura. “Erakunde arteko koordinazioaren bidez, emakumeen aurkako indarkeriaren biktimenganako arretaren efizientzia eta eraginkortasuna hobetu nahi dugu”. Berdintasun politikak ezartzerakoan beste erakundeekin elkarlanean artu direla gogorarazi zuen alkateak.

Proposamen hori ere aho batez onartu zuten.

Gobernantza feminista, mozioan

EH Bilduk Martxoaren 8a, gobernantza feminista helburu izeneko mozioa aurkeztu zuen. Nora Velez del Burgo Feminismo zinegotziak defendatu zuen. “Zaintzen krisi batean murgilduta gaudela dioten ahotsak aspalditik eta toki ezberdinetatik datoz, baina ez dira atzokoak krisi honi erantzun nahi dioten mugimendu eta iniziatibak”, azaldu zuen.

Emakumeek zaintzen ematen ez duten garaian lan horietan aritzen ez diren gizonek “boterea metatzen” jarraitzen dutela esan zuen Velez del Burgok. Hori ekiditeko gobernantza feminista “ezinbestekoa” dela gaineratu zuen, jarduteko eta lan egiteko prozeduretan aldaketak egotea. “Beharrizan nabarmen hauen aurrean, gure herriak dinamika eraldatzaile eta partekatu bat abiatu behar du; erakundeetatik ahalegin eta konpromisoa aitortuz, proposamenak eta aldarrikapenak jasoz, eta topaketa- eta elkarrizketa-gunean bultzatu eta indartuz”.

Hiru erabaki proposatu zituen. Lehena, gobernantza ereduaren inguruan lan egitea eta emakumeen boteretzea sustatzeko bideak ezartzen jarraitzea. Bigarrena, Mugimendu Feministak bidezko eta berdintasunezko jendartea lortzeko bidean egindako eta egiten duen ekarpena eta lana aitortzea. Hirugarrenak eskatzen zuen Oiartzungo Feministen Asanbladak egindako deiekin bat egin eta herritarrak bertara gonbidatzea.

EH Bilduren udal taldearen mozioarekin atera zen aurrera mozioa. Janire Mitxelena jeltzaleak beraien abstentzioa azaldu zuen, esanez Eudelek Martxoaren 8aren harira prestatutako adierazpenaren gainean landu behar zela, “ahalik eta kontsentsurik zabalena” lortzeko.

Velez del Burgok erantzun zion, esanez “edukietan ezberdinak” zirela. “Mozio bateratuak ongi dauden arren, edukiek garrantzia dute”, gaineratu zuen. Adierazpen bateratua lortzeko lanketa egitea adostu zuten bi taldeek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.