Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaEuskara

Talentua eta lanaren zentzua, euskaraz

Enpatikonomia jardunaldia antolatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak hilaren 15erako Oiartzungo Zinealdean, laugarrenez.

2022ko Enpatikonomia jardunaldiaren une bat.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2024/03/01

Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia. “Jarduera ekonomikoaren inguruko pertsonen eta errealitatearen zaintza negoziorako aldagaien artean sartzen ditu. Haiekiko enpatiaz eta ez apatiaz jarduten duena da ekonomia enpatikoa. Gure inguruko pertsonak eta errealitatea ongi egoteak eta ongi sentitzeak, gure negozioan eragin positiboa izango du, dudarik gabe”, azaldu du Oarsoaldea Garapen Agentziak. Horri jarraiki, Enpatikonomia izeneko jardunaldia antolatu du, laugarrenez, hilaren 15erako eskualdeko garapen agentziak. Oiartzungo Zinealdeak jasoko du topaketa, eta egitarauaren barruko interbentzio den-denak euskaraz izango dira.

09:00etan hasiko dira jardunaldiaren barruko hizketaldiak, Joana Mendiburu Oiartzungo alkatearen sarrera-hitzaldiarekin. Ondoren hainbat mahai-inguru, hitzaldi eta proposamen izango dira (beheko koadroan dago egitarau oso-osoa). Ekitaldiaren bukaera aldera, 13:15ak inguruan, aitortza egingo zaie lantokian euskarari sarbidea egin dioten Oarsoaldeko enpresei, oroigarri bat emanaz. Hala, Bai Euskarari, Harrobi edo Bikain ziurtagiriak dituzten enpresak aitortuko dituzte.

Laugarren Enpatikonomia topaketaren izaera zehatza azaltzeko datu gehiago azaldu ditu Oarsoaldea Garapen Agentziak: “Jardunaldi honen helburua egungo enpresa-panoraman talentuaren erronka aztertzea eta eztabaidatzea da. Talentua bilatzeak eta atxikitzeak dakartzan erronkei aurre egiten lagunduko diguten ezagutzak, esperientziak eta estrategiak partekatzeko aukera izango da. Beren esperientziak eta jardunbide egokiak partekatuko dituzten profesionalen testigantzak izango ditugu, eta inspirazio gisa balioko digute”.

Bertan izateko izena eman behar da. Klik egin hemen eta izen-emate orrira joateko aukera izanen da. Bestalde, hara joatekoak direnentzat galdetegia prestatu dute, jardunaldia hobeto prestatzeko.

 

 

 

Egitaraua

09:00 SARRERA

  • Joana Mendiburu Garaiar (Oiartzungo Alkatea)

09:10 Lanaren Zentzua

  • Miren Larrea Aranguren (Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutua – Ikertzaile seniorra eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea)
  • Unai Elorza Iñurritegi (Mondragon Unibertsitatea – Goi Eskola Politeknikoko irakaslea)

09:45 Mahai-ingurua

  • Miren Larrea (Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutua – Ikertzaile seniorra eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea)
  • Iñaki Ezkurra (Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentzia – Enpresentzako finantza-laguntzen eta talentuaren arduraduna)
  • Nerea Zamacola Garate (ADEGI – Lan Harremanen zuzendaria)
  • Beñat Irasuegi Ibarra (Talaios Kooperatiba – Bazkide sortzailea eta kudeatzailea)

10:15 Praktika onak

  • Igor Olague Ansa (Fundiciones Aizpurua SA – Gerentea)
  • Uxune Alustiza Lizarazu (ERAKIDE – Erakidetuz lantaldeko aholkularia)
  • Amaia Atxukarro Goñi (Bai Euskarari Elkartea – Aholkularia)

ATSEDENA (30 minutukoa)

11:15 Talentua sortu, erakarri, garatu, kudeatu… Prestatutako pertsonak:

  • Jon Landeta Rodriguez (EHU – Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea)

11:45 Mahai-ingurua

  • Jon Gurrutxaga Mongelos (Gipuzkoako Foru Aldundia – Berrikuntzako eta Internazionalizazioko zuzendari nagusia)
  • Ainhoa Etxaide Amorrortu (LAB sindikatua – Formazio alorreko Eskola feministaren arduraduna)
  • Uxoa Aizpuru Urdalleta (Don Bosco ikastetxea – Mugikortasunaren departamentuko alor burua eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako Prestakuntza Goi mailako zikloko irakaslea)
  • Ibai Kortabitarte Jauregi (Oarsoaldea Garapen Agentzia – Ekonomia eta lurralde garapen teknikaria)
12:30 Praktika onak
  • Iraitz Perez de Goldarazena Urkiola (Oreka IT – Zuzendari nagusia)
  • Erika Gonzalez Roman (SALTO Systems – GGBB teknikaria)
  • Txuss Alfonso Paskual (ABB-Niessen – Administraria)

13:00 Aitortza ekitaldia: Bai Euskarari / Harrobia / Bikain

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.