2024/3

“Udaberria loratzeko euria egin behar du lehenago”

Euskal Herri osoko gazte independentistak etorri dira gaurkoan Lezora. Eguraldia ez dute lagun izan, baina gazteak zoriontsu daude, eta ikasteko prest.

Hasi da 'Gazteon eskutik' ekimena, "amets bat egi bihurtzeko"

Gaurtik (hilak 29) hilaren 31era arte Ernai gazte antolakundeak antolatutako 'Gazteon eskutik' topagunearen lekuko izango da Lezo.

Lezoko euskararen kale erabileraren datuak aurkeztu dituzte

Ikerketa Soziolinguistika Klusterrak egin du. Lezoko euskararen kale erabileraren datuak %29,1ean kokatu dira, zifra hori azken hogei urteetako baxuenetako bat delarik. Datuek "kezkarako arrazoiak" sortu dituzte.

yakovlev 42

Yakovlev 42 musika taldeko kideak, "gorroto delituagatik" ikertuta

Musika taldeko sei kide eta kide ohik epailaren zitazioa jaso dute, Guardia Zibilaren txosten baten ondorioz. Maiatzaren 6an, epaitegira joan beharko dira.

Errenteriako Udaletxea.

Uraren hornidura eta estolderia zerbitzuaren tasak ordaindu daitezke

Uraren hornidura eta estolderia zerbitzuaren tasak ordaintzeko epea gaurtik maiatzaren 14ra artekoa izango da, biak barne.

Oiartzungo apirileko agendak 48 ekintza izango ditu

48 ekintza antolatu dituzte Oiartzungo hainbat kultur eragilek eta udalak apirilak dituen 30 egunetan gozatzeko.

etxebizitza sindikatua escalerillas elkartasun eguna

Escalerillaseko bizilagunekiko Elkartasun Eguna, apirilaren 20an

Bizilagunek eta Etxebizitza Sindikatuak aurkeztu dituzte ekitaldiak, Trintxerpen. Administrazio publikoen "erantzun eza" salatu dute.

Euskararen Paparazzien sariak banatu dituzte

Euskararen Paparazziak argazki lehiaketako irabazleak Egoitz Segura, Iñaki Nogueira, Larraitz Lasa, Itxaro Gartzia eta Sindy Avila izan dira.

Korrika

Errenteria-Oreretan, harrera bikaina 23. Korrikari

Oreretarrek Renfeko geltokiaren parean hartu zuten lekukoa lezoarren eskutik. Korrikak herri osoa gurutzatu zuen, jende mordoa lagun.

Korrika

Lehenak, pasaitarrak

Korrika larunbat gauean iritsi zen Oarsoaldera, bidean milaka kilometro osatu ondoren. Pasaitarrak izan ziren lehenak lekukoa eusten.

pasaiako alkateordeak

Apirilaren 3an ez da aurrez aurreko arreta zerbitzurik izango

Pasaiako Udaleko lau alkateordeekin aurrez aurreko arreta zerbitzuaren hurrengo data apirilaren 17an izango da, eta ez, aldiz, apirilaren 3an.

Elikak lan-eskaintza egin du

Lanaldi osoan arituko den baratzeko langile baten bila ari da kooperatiba. Interesdunak apirilaren 7ra arte jar daitezke harremanetan.

elkartasun barrikotea oiartzun

Elkartasun Barrikoterako txartelak, salgai

Apirilaren 6an izango da barrikotea, Elorsoro kiroldegiko kantxan. Sarrerak salgai daude, Mirenen eta Garmendin.

Heavy metal eta hard rock doinuak, larunbatean Niessenen

Gigatron eta Köntraband taldeak Niessen aretoko oholtzara igoko dira, 19:30etik aurrera. Sarrerek 12 euroko prezioa dute.

Marrazki lehiaketa, Kuadrillen Eguneko kamiseta osatzeko

OaingozHauk marrazki lehiaketa bat abiatu du Kuadrillen Eguneko kamisetako diseinua osatzeko. Irudiak bidaltzeko azken eguna apirilaren 29a da.

eh bildu aberri eguna irunea

Autobusa antolatu dute Oiartzundik Aberri Egunera joateko

Iruñean ospatuko du aurten Aberri Eguna EH Bilduk, igandean. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta 9:30ean irtengo da autobusa Oiartzundik.

Pabinsako zubian sare irristagaitza jarri du udalak

Antxoko eremuan dagoen egurrezko zubian jarri dute sarea. Oinezkoen irristaketak prebenitzea da sarea kokatzearen helburua.

Korrika

Oiartzunen, azken txanpa

Oiartzun izan zen Korrikak zeharkatu zuen Oarsoaldeko azken herria. Oreretarrengandik jaso zuten lekukoa Arraguan, eta Aritxulegiraino eraman zuten.

Asturiasko musikariak Errenterian, Atlantikaldia dela eta

Herri Arte Eskolakoak hasi dira jaialdiari dagokien prestaketekin. Aurten, Asturiasko artistekin egingo dute elkartrukea.

Korrika

Hamasei lekuko eramaile Lezon

Lezoarrek termikan hartu zuten lekukoa pasaitarren eskutik. Lezon harro eraman zuten testigua eragile guztiek.

Gehiago