Marrazki lehiaketa, Kuadrillen Eguneko kamiseta osatzeko

OaingozHauk marrazki lehiaketa bat abiatu du Kuadrillen Eguneko kamisetako diseinua osatzeko. Irudiak bidaltzeko azken eguna apirilaren 29a da.

OaingozHau Oreretako Kuadrillen Eguneko kamisetarako diseinu bila dabil, eta aurtengo irudia sortzeko, marrazki lehiaketa bat abiatu dute. Sustatzaileek herritar guztiak animatu dituzte lehiaketa horretan parte hartzera eta sortutako irudia haiei bidaltzera.

Diseinuak bidaltzeko azken eguna apirilaren 29a da, eta parte hartzen dutenek helbide elektroniko bidez helarazi behar dute sortutako marrazkia.

Irudia sortzeko oinarriak honakoak direla zehaztu dute Oaingoz Hauko kideek:

  • Irudian Line agertu behar da.
  • Oreretako Kuadrilen Eguna 2024 izango da leloa.
  • Kolore bat erabili beharko da: beltza.
  • JPG, PNG, TIFF edo PSD formatuetan bidali beharko da irudia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.