Ikerketa Soziolinguistika Klusterrak egin du. Lezoko euskararen kale erabileraren datuak %29,1ean kokatu dira, zifra hori azken hogei urteetako baxuenetako bat delarik. Datuek "kezkarako arrazoiak" sortu dituzte.
Musika taldeko sei kide eta kide ohik epailaren zitazioa jaso dute, Guardia Zibilaren txosten baten ondorioz. Maiatzaren 6an, epaitegira joan beharko dira.
Uraren hornidura eta estolderia zerbitzuaren tasak ordaintzeko epea gaurtik maiatzaren 14ra artekoa izango da, biak barne.
48 ekintza antolatu dituzte Oiartzungo hainbat kultur eragilek eta udalak apirilak dituen 30 egunetan gozatzeko.
Bizilagunek eta Etxebizitza Sindikatuak aurkeztu dituzte ekitaldiak, Trintxerpen. Administrazio publikoen "erantzun eza" salatu dute.
Pasaiako Udaleko lau alkateordeekin aurrez aurreko arreta zerbitzuaren hurrengo data apirilaren 17an izango da, eta ez, aldiz, apirilaren 3an.
Lanaldi osoan arituko den baratzeko langile baten bila ari da kooperatiba. Interesdunak apirilaren 7ra arte jar daitezke harremanetan.
Apirilaren 6an izango da barrikotea, Elorsoro kiroldegiko kantxan. Sarrerak salgai daude, Mirenen eta Garmendin.
Gigatron eta Köntraband taldeak Niessen aretoko oholtzara igoko dira, 19:30etik aurrera. Sarrerek 12 euroko prezioa dute.
OaingozHauk marrazki lehiaketa bat abiatu du Kuadrillen Eguneko kamisetako diseinua osatzeko. Irudiak bidaltzeko azken eguna apirilaren 29a da.
Iruñean ospatuko du aurten Aberri Eguna EH Bilduk, igandean. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta 9:30ean irtengo da autobusa Oiartzundik.