Autobusa antolatu dute Oiartzundik Aberri Egunera joateko

Iruñean ospatuko du aurten Aberri Eguna EH Bilduk, igandean. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta 9:30ean irtengo da autobusa Oiartzundik.

eh bildu aberri eguna irunea Iruñean ospatuko du EH Bilduk Aberri Eguna, igandean.

Iruñean ospatuko du EH Bilduk aurtengo Aberri Eguna, eta joan etorrirako autobusa antolatu dute Oiartzundik. 9:30ean irtengo da autobusa Ikastolako aparkalekutik, eta itzulera, berriz, 20:30ean izango da. Txokolategian eman beharko da izena.

11:00etan emango diote hasiera Aberri Egunari Udaletxeko plazan. Manifestazioa izango da ekitaldi nagusia, 12:00etan, eta Golemetik abiatuko da. Kale animazioa ere ez da faltako egun osoan zehar djak, txarangak, kontzertuak… egongo baitira. Gainera, umeen gunea ere antolatu dute Burgoen plazan, eta 16:00etan izango dira bertan Ekain pailazoa eta umeen jolasak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.