Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Osasun publiko berri baten alde, kalera

Kalera deitu du OPA Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak. Hilaren 17an, manifestazioak egingo ditu Donostia, Bilbo eta Gasteizen, eta horiekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak.

Osasun Publikoaren Aldeko herri plataformak Iztieta anbulatorioaren aurrean egin du agerraldia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/03/01

Kalera deitu du OPA Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak. Hilaren 17an, manifestazioak egingo ditu Donostia, Bilbo eta Gasteizen, eta horiekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak. Gaur goizean eman dute mobilizazioen berri Errenteria-Oreretako Iztieta anbulatorioaren aurrealdean egin duten agerraldi jendetsuan. Ez da ausazkoa prentsaurrekoa egiteko aukeratu duten agertokia, osasun publikoaren aldeko aldarri eta defentsa irmoa egin dute Errenteria-Oreretako eragile eta herritarrek, Duintasuna pentsiodunen elkartearen, mugimendu feminista eta bilgune feministaren, erretiratuen elkarte, eta auzo elkarteen eskutik. Milaka lagun bildu ziren Iztietako anbulatorioan lehen arreta zerbitzu duina eta kalitatezkoa leheneratzea eskatzeko.

Zalantzarik ez da, mobilizazioa dutela tresna indartsuena egoera irauliko badute, eta gaurko agerraldian ere ezinbestekoa jo dute mobilizazioa, “zaintza sistema publiko, duin eta kalitatezkoa bermatuko duen osasun publiko berri baten alde”. Atzera begira jarri dira eta gogora ekarri 2023an OPA Herri Plataformak Osasun Publikoaren aldeko plataformen kordinakundeko kideek manifestua kaleratu zutela, “Euskal Osasun Sistema Publikoak urteetan jasan duen narriadura plazaratu genuen orduan”. Euskal sindikatu gehiengoak eta eragile sozial ugarik egin zuten bere manifestu hori eta parte hartu zuten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hiriburuetan iazko apirilaren 22an eta azaroaren 11n antolatutako manifestazio “arrakastatsuetan”.

Orduan esandakoari eutsi diote gaurko agerraldian ere, “mugimendu feministak ere defendatzen duen bezala, uste osoa dugu narriadura hori konpontzeko zainketa sistema integral, publiko eta  kalitatezkoa ezarri behar dela, bizitzaren etapa guztiak bermatuko dituena, eta hori guztia eragindako herri administrazioen arteko lankidetzatik sortu behar dela”.

Eredua aldatzea “behar-beharrezkoa” da osasun publikoaren aldeko eragileentzat, eta ziur azaldu dira gainera, eraldaketa hori herritarren partaidetzatik sortu behar dela. Beharrezkotzat jo dute, halaber, osasuna politika guztietan txertatzea eta bizi baldintzak zehazten dituzten faktoreei heltzea, “guztiz publikoa den osasun sistema bat egituratu behar da, kalitatezko eta bidezko irisgarritasuna unibertsala bermatuko duena”. Gardentasuna ere eskatu dute osasun kudeaketaren gainekoa, eta kudeaketa hori gainera, demokratikoa izan behar duela, “herritarren parte hartzea eta kontrola bermatuko duten egiturak sortuz”.

Lehen Mailako Arreta birsortu

Horretarako Lehen Mailako arreta birsortzea oinarrizkoa da OPA plataformaren ustez, “osasun arretako sistemaren giltzarri bihurtzeko, eta ez soilik sarrerako ate huts”. Hori bermatzeko, hainbat ardatz zehaztu ditu, ezinbestekoak direnak: Mediku berak paziente baten osasun arazoen jarraipena egin ahal izatea—longitudinalidadea—; sarbide ekitatea bermatzea, arreta presentziala lehenetsiz; beharrezkoak diren baliabideez hornitu behar da—finantzaketa aurrekontu sanitarioaren %25era handitzea gutxienez eskatu du— eta lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuaren arteko arrakala gutxituz; antolatzeko autonomia ematea sistema publikoa herri txikien errealitateari egokituz; eta eskainitako zerbitzuak handitzea, osasunean ekitatea bermatzeko, mentala, lanekoa, komunitarioa, prebentiboa, aho-hortzetakoa, fisioterapia, eta geriatria, besteak beste.

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak Iztieta anbulatorioaren aurrean egin du agerraldia.

Osakidetzaren gaur egungo egoera, arduradun politikoek aspaldian egindako plangintza eta kudeaketa “arduragabearen eta negatiboaren” emaitza dela salatu du Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak: “Erakunde pribatuak osasun laguntzan sartzea ahalbidetu zuen 15/97 Legeak, egoera hau larriagotu egin zuen”.

Gogor salatu du halaber, plataformak, Eusko Jaurlaritzaren jokamoldea, “izan ere Lehen Mailako Arretaren eguneroko gabezia oinarrizkoenak konpondu beharrean iragarri berri duen osasun gastuaren igoera ekipamendu berriak eraiki eta ekipo ultrasofistikatuak erostera bideratuko du funtsean,  bere kudeaketa txarra salatzen duen herri aldarria baretu nahian. Gainera, lotura ekonomiko eta pertsonal estua duten enpresa batzuen alde egin du berriz ere”.

Itxaron zerrendak luzatzea

Jo puntuan gaurko agerraldian ere, itxaron zerrendak: “Osasun publikoaren murrizketa politikak espezialista bat eskuratzeko edota ebakuntza kirurgiko bat egiteko itxaron zerrendak izugarri luzatzea ekarri du”. Pribatizazioaren mamua berriz ere, eta salaketa irmoa osasun publikoaren alde lanean ari den plataformatik, “ezin dugu inondik inora onartu zerrenda horiek murriztea zerbitzuen pribatizazioaren kontu, edozein trikimailu erabilita ere, klinika pribatuetara edo kontzertatuetara desbideratuz, edo peonaden bitartez”.

Argi esan dute, “Osasuna ez da ondasun merkatu bat, eskubide unibertsal bat baizik”.

Eskaera zehatzak

Hilaren 16ko mobilizazioetan eskaera zehatzak egingo dituzte. Orain arte egin diren pribatizazio guztiak geldiaraztea eta lehengoratzea eskatuko dute, baita 15/97 Legea, erakunde probatuak osasun laguntza publikoan sartzea ahalbidetzen duena baliogabetzea ere; bateraezintasun medikoa berreskuratu eta indartzea, eta baliabide publikoak hobeto aprobetxatzea; era berean, mutualitateek berriki bi osasun sistema ezberdin sortzeko erabili duten estrategia salatu du, “bata gainfinantzatutako konpontzailea biztanleria aktiboarentzat, eta bestea deskapitalizatua gainerako herritarrentzat”.

Osasun Publikoan herritarren hizkuntza eskubideak izan ditu hizpide OPA plataformak, “eskubide horiek ere, erabat bermatzea eskatzen dugu”.

Kalitatezkoa, duina eta unibertsala izango den osasun sistema publikoaren alde da hilaren 16an jarri duten zita, pixkanaka ahitzen ari den oinarrizko eskubide baten aldeko ezinbesteko bulkada, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera. Donostiako manifestazioa 17:00etan abiatuko da Bulebarretik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.