'Bizkarsoro' filma, hilaren 11n Donibanen
Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak proiektatuko du Josu Martinezek zuzendutako filma, 19:00etan, Juanba Berasategi aretoan.
Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak antolatuta, Bizkarsoro filma proiektatuko da hilaren 11n, 19:00etan, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Proiekzioaren ondoren, lan taldeko kide batekin solasaldia egingo da. Bizkarsoro Josu Martinezek euskaraz zuzendutako fikziozko film luzea da.
Sinopsia: Bizkarsoro herria ez da existitzen, eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira, eta euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.
Sarrerak doakoak dira, baina aurrez erreserbatu behar dira esteka honetan.