Egiteko falta diren auzo batzarrak, ekainean izango dira
Hauteskunde-legea dela eta udaleko zerbitzu juridikoekin kontrastea eginda hartu du erabakia udal gobernuak.
Egiteko falta diren auzo batzarrak ekainera atzeratu dituzte, gaurko bilera barne. Hauteskunde legea dela eta, udalaren zerbitzu juridikoekin kontrastea eginda, hartu du erabakia udal gobernu taldeak. Eusko Legebiltzarrerako eta Europako Parlamenturako hauteskundeak pasa ondoren egingo dituzte. legeak ezartzen dituen mugak kontuan izanda.
Hortaz, aurrerago jakinaraziko ditu udalak Galtzaraborda, Fanderia, Erdialdea, Itzieta-Ondartxo eta Alabergako bileren data berriak.
Erabaki hori alderdi sozialistak adierazitako kezka baten ondorioz izan dela jakinarazi du gobernu taldeak, “mugak oso lausoak direla ikusita, kautelazko neurri moduan hartu da erabakia, inolako arau hausterik ez egiteko”.