Hibaikako Neska Gazteak irabazle, txingor zaparrada pean
Hainbat arraunlari artatu behar izan zituzten estropadan zehar hipotermiak jota Gipuzkoako Batel Txapelketaren seigarren jardunaldian.
Txingor Zaparradaren arrastoak atzo. Argazkia: Iñaki Nogueira Ez zen giro. Tarte batzuetan ateri mantendu bazen ere, euria erruz bota zuen, hotza, haizea eta kazkabarra osatu zuten agertoki zatarrean. Trintxerpen jokatu zuten atzo Gipuzkoako Batel Txapelketaren seigarren jardunaldian kirolaren exijentzia bera baino gogorragoa izan zen eguraldiaren gordintasunari egin behar izan zioten aurre Haur Mailatik hasi eta Gazte Maila arteko Gipuzkoako klubetako arraunlariek.
Haur Mailakoek ere euri zaparrada etengabeak, haizea eta hotza izan zituzten arerio atzokoan.Txingor zaparrada betean osatu zituzten estropadako 2.000 metroak Neska Gazteen batelek negu giro gorrian. Horren ostean baino ez zen iritsi txapelketaren atzoko jardunaldia eten eta absolutuen lehia bertan behera uzteko Gipuzkoako Arraun Federazioaren erabakia. Ordurako baina, lauzpabost haur eta gazte artatu behar izan zituen anbulantziak ontzietatik hipotermia zantzuekin atera ondoren. Baldintza ikaragarri gogorretan egin zuten atzo arraun.
Emaitzei erreparatuta, dena kontra izan zuten agertokian, lehen postua lortu zuen Hibaikako Gazte Emakumeek B ontziak 10:21,96 denbora eginda, bigarren sailkatu zen Hernani A ontziari 12 segundo luzeko aldea aterata. Kategoria bereko A ontzia zazpigarren sailkatu zen, eta Hibaika C bederatzigarren.
Kategoria berean, mutiletan, Hibaika bosgarren sailkatu zen.
Promesa mutilen Hibaikako ontzia hamargarren sailkatu zen eta Promesa Nesken Hibaika B ontzia bosgarren; Hibaika A hirugarren; eta Hibaika C hogeita batgarren. Haur Mutiletan, hirugarren sailkatuz en Hibaikaren ontzia koska bat gora eginda, eta maila bereko neskak, berriz 11. postuan.
Atzoko eguraldia bikain erakusten du estropadak ikustera joan zen Alaitz Retegiren bideoak. Jubenil Neskak lehiatzen ari ziren bitartean botatako txingor zaparrada erakusten du bideoak.
Emaitzak ikusteko egin klik hemen.
