Hibaikako Oier Gallastegi bigarren Gipuzkoako Ergometro Txapelketan
Mutil Gazteen Mailan izan da bigarren Hibaikako arraunlaria. Beteranoetan Hibaikako arraunlari bat, Mutil Gazteen eta Haur Mailako bina aritu dira proba berean.
Lehia gogorra larunbatekoa Gipuzkoako Ergometro Txapelketaren dominetako bat lortzeko. Ur Kirolak arraun elkartearen egoitzan egin zuten eta Hibaikako arraunlariak bertan izan ziren, lehian. Domina bakarra ekarri zuten etxera, Mutil Gazteen kategorian Oier Gallastegi Rodriguezek bigarren postua lortu zuen, ikaragarri lehiatuta. Ur Kirolak elkarteko Nikolas Aguilar Moreira izan zen irabazlea bi segundo eskasen aldearekin.
Maila berean, seigarren sailkatu zen Aitor Legorburu Gomez. Beteranoetan aritu zen David Iglesias Albisu Hibaikako senior gizonen entrenatzaile eta ontzi horretako arraunlaria hirugarren sailkatuz en proba berean.
Haur Mailan bi ordezkari izan zituen Hibaikak. Bosgarren postua egin zuen Garai Aristi Zaratek, eta bederatzigarrena Egoitz Nogueira Pikabeak.