Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Osasungintza

Konpromiso zehatzik ez du hartu Osasun sailburuak "ahalmenik" ez duela adierazita

Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Maite Gartzia lehen eta bigarren alkateordeek, Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin bilera egin dute.

Osasun sailburuarekin bilera egin dute gaur Aizpea OAtegi alkateak, Bernar Lemos lehenengo alkateordeak, eta Maite Gartzia bigarren alkateordeak, Iztietako anbulatorioaz hitz egiteko.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/03/04

Iztietako anbulatorioaren egoeraren gaineko kezka Osasun sailburuari jakinarazi dio aurrez aurre gaur Aizpea Otaegi alkateak. Otaegik berak, Bernar Lemos lehenengo alkate ordeak, eta Maite Gartzia bigarren alkateordeak bilera egin dute Gotzone Sagardui sailburuarekin. Herritarren kezka bere eginda, eta herritarrek beraiek joan den abenduaren 16an egindako manifestazio erraldoiaren harira eskaera zuzena egin zioten Otaegiri esku har zezala eta bitartekari lanak egin zitzala egonezina Osasun sailburuarengana eramateko.

2024ko urtarrilaren 30eko udalbatzaren ohiko bilkuran herriko 11 auzo elkarteek, mugimendu feministak, Bilgune Feministak eta Duintasuna elkarteak Iztietako anbulatorioaren defentsa egiteko mozioa aztertu zuten alderdi politikoek. Udalbatzaren babes zabalarekin onartu zen mozio hori, 18 aldeko botorekin (EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Errenteria eta PP) eta EAJ ekuaziotik kanpo gelditu zen, abstentzioaren alde eginda.

Mozio horrek, bere bosgarren puntuan onartu zuen, Errenteriako Udalak konpromisoa hartzen zuela arazoa konpontzen lagun zezaketen kudeaketak egiteko, bai eta mozio horretan hartutako erabakiak Eusko Jaurlaritzari eta Osasun sailburuari bidaltzeko ere. Konpromiso horri erantzunez, gutuna helarazi zion alkateak Osasun sailburuari bilera eskaera eginez otsailaren 9an. Erantzunik jaso ez zuenez, bigarren gutun bat ere bidali zuen Otaegik Sagarduiri.

Otsailaren 21ean erantzun ziola sailburuak alkatearen gutunari azaldu du udalak, eta Sagarduik esandakoak hitzez hitz jakinarazi ditu: “Errenteriako Udalak urtarrilaren 30eko osoko bilkuran lehen mailako arretaren egoera dela-eta hartutako erabakiaren harira, gure gaitzespenik irmoena adierazi nahi dugu”. Gaitzespen hori bi arrazoiren gainean oinarritu zuen sailburuak bere erantzunean, hemen hitzez hitz Sagarduik erantzundakoa: “Segurutzat jotzen da lehen mailako arretak dituen zailtasunak bilakaera probokatu eta interesatu baten emaitza direla; eta hori guztiz faltsua da”.

Emandako bigarren arrazoian, berriz, zailtasunen jatorriari egin dio erreferentzia, medikuntza profesionalen falta eta Espainiako Estatuko Gobernuari aipamena eginez: “Estatuko Gobernuak, gaian eskumena duenak, ez zuela aurreikusi gaur egun erretiroa hartzen ari direnen lanpostuak betetzeko beharko liratekeen profesionalen kopurua”.

Osasun delegazioan izan dute bilera gaur alkateak eta bi udal ordezkariek Osasun sailburuarekin, Bilbon. Ez du konpromiso zehatzik hartu Sagarduik, hala jakinarazi dute udal ordezkariek, horretarako ahalmenik ez duela adierazita, “Iztietako anbulatorioko egoera hobetzeko konpromisoak eskatu badizkiogu ere, igorritako gutunean adierazitakoak berretsi ditu”.

Gauzak horrela, Iztietako anbulatorioko egoera Osakidetzako bakanteak osatzeko martxan dauden neurrien menpe gelditzen da.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak bidalitako erantzuna hemen klikatuta irakur daiteke osorik.

Erlazionatutako edukiaAizpea Otaegik bigarrenez eskatu dio bilera Gotzone Sagarduiri10.000 sinadura, Donostialdeko ESIra bideanMilaka ahots osasuneko murrizketen kontraEragileak eta udala eskutik, osasungintza publikoaren alde
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.