Korrikaren lekukoa eramateko irrikaz dira Antxon
23. Korrikaren lekukoa eramango duten antxotarrek talde argazkia egin zuten larunbatean. Irrikaz dira eskutik eskura emateko.
Lekukoak eramango dituztenen talde irudia. Argazkia: Egoitz Segura. 23. Korrikaren lekukoak eramateko irrikaz dira Antxon. Sentsazio hori aski nabarmen gelditu zen larunbatean barrutian. Izan ere, Txirrita AEK-k barrutian lekukoa eramango dutenekin gelditu, eta talde argazkia atera zuen eragile eta talde horien emozioa biltze aldera. Gainera, bakarkako argazkiak ere egin zizkieten eragileen ordezkariei. Korrika Denda zabalik izan zuten ekitaldia bitartean.
23. Korrika martxoaren gaualdean iritsiko da Pasaiara, Antxora zehazki. 22:50ak inguruan jasoko dute lekukoa antxotarrek.
