Hiru garaipen bateletan, eguraldiak erabat baldintzatutako lehian
Gipuzkoako Batel Ligako seigarren jardunaldian berriz ere emaitza onak lortu dituzte pasaitarrek. Absolutuen lehiak, bertan behera.
Gipuzkoako Batel Ligako seigarren jardunaldiko lehiak izan ziren jokoan atzo Trintxerpen. Illunbe Arraun Elkarteak antolatutako estropada izan zen, San Juan-Koxtaperen laguntzarekin. Sei kategoriatako probak jokatu ziren soilik, Absolutu Mailakoak bertan behera utzi behar izan zituztelako eguraldi makurragatik. Horien aurretik, Gazte Mailakoek txingor artean egin zuten arraun. Hasierako estropadak nolabaiteko normaltasunez egin ahal izan ziren: horien artean, hiru garaipen pasaitarren zakura. Bi San Juanenak, eta bestea San Pedrorena.
Honakoak izan ziren emaitzak, kategoriaz kategoria:
- Mutilen Haur Mailan, San Pedro irabazle eta Illunbe bosgarren.
- Nesken Haur Mailan, Mutriku A irabazle, San Pedro A bigarren, eta San Pedro B seigarren.
- Mutilen Promesa Mailan (kadeteak), San Juan A irabazle, San Pedro A bigarren, San Pedro B bosgarren, San Juan C bederatzigarren, San Pedro C hamabigarren, eta San Juan B Hamahirugarren.
- Nesken Promesa Mailan (kadeteak), San Juan A irabazle, San Pedro A bigarren, San Juan B bederatzigarren, San Pedro B hamabigarren, San Pedro C hamalaugarren, eta Illunbe hamaseigarren.
- Gizonen Gazte Mailan, Tolosaldea irabazle, San Pedro A bigarren, San Juan hirugarren, eta San Pedro B seigarren.
- Emakumeen Gazte Mailan, Hibaika B irabazle, eta San Juan A laugarren.
- Absolutuen bi estropadak (emakumeena eta gizonena) bertan behera gelditu ziren eguraldi txarragatik.