Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

EITBren lau hamarkadako ibilbidea jaso du Urtzi Urkizuk

Kazetari lezoarrak EITBren iragana eta etorkizuna jorratzen dituen liburua idatzi du: ‘Txoria hodei artean. ETB lehen eta gero’. Euskal ikus-entzunezko edukien inguruko hausnarketa ere sustatu nahi du.

Urtzi Urkizu ‘Txoria hodei artean’ liburuarekin, Elkarren atarian.
Mikel Del Val Garcia
Lezo
2024/03/06

EITBk berrogei urteko ibilbidea osatu du, eta Urtzi Urkizu kazetari lezoarrak Euskal Irrati Telebista publikoak lau hamarkada horietan izandako ibilbidea jaso du Txoria hodei artean. ETB lehen eta gero liburuan. EITBren hastapenak azaldu ditu, baita gaur egun kate publikoak dituen erronkak ere. Iraganaz eta etorkizunaz mintzatu da. Dokumentazio lan handia jorratu du Urkizuk, eta, batez ere, 35 aritu eta adituri egindako elkarrizketetan oinarritu da liburua gorpuzteko. «Haiei esker idatzi ahal izan dut liburua», esan du idazleak. Gaur aurkeztu du Urkizuk bere lana Donostiako Elkarren egoitzan, Martin Anso liburuaren editoreetako batekin, lepo bete den areto batean.

Urkizu ikus-entzunezko gaietan espezializatuta dagoen kazetaria da, eta Berria egunkarian bideratzen du bere eguneroko jarduna. Ikus-entzunezko edukiez hitz egitean, herritarrek «nahitaez» EITBrekin topo egiten dutela nabarmendu du Ansok, «euskal ikus-entzunezkoen ekosisteman EITB delako ardatza edo burua». Ansok adierazi du Txoria hodei artean liburua ez dela informazio, oroitzapen edo iritzi bilketa hutsa; azken urteetan euskal gizartean gailendu den kezka bat jaso baitu Urkizuk liburuan: «EITBk, lehen urteetan, euskararen normalizazioari egin zion ekarpena berebizikoa izan zen; baina gaur egun behar bezala erantzuten al die euskal komunitatearen beharrei?».

Liburua osatzen duten 188 orrialdeetan galdera horren inguruan gogoeta egiteko materiala dagoela zehaztu du Ansok, eta harentzat, gogoeta hori «ezinbestekoa» da galdera horri ematen zaion erantzunaren arabera «erabaki estrategikoak» hartzeko; adibidez, ETB1 eta ETB2ren arteko desoreka, gobernantza eredua, bikoizketa politika edota adimen artifiziala. Galdera horren inguruko gogoeta eta eztabaida «begi bistakoak» direla iritzi du Ansok, eta horiek sustatzeko eta gai horretan sakontzeko, Txoria hodei artean liburua tresna «bikaina» dela nabarmendu du liburuaren editoreak. Hitzaurrea Itziar Ituño aktoreak idatzi du, eta galdera horren inguruko gogoeta ere egin du, bere esperientzia pertsonala baliatuta.

Lehen kazetaritza liburua
Honakoa da Urkizuk idatzi duen lehen kazetaritza liburua. Literaturan bi liburu zituen aurrez argitaratuta, baina Txoria hodei artean izan da bere ogibidearekin lotura zuzena duen lehen lana. «Oso berezia da niretzat argitaratuta ikustea», baietsi du.

Lehen ataletan EITBren lehen urteetako pausoak jaso ditu protagonisten ahotsekin. Horien artean, kate publikoaren sorreran parte hartu zuten profesional batzuen ikuspuntuak jaso ditu: Martin Ibarbia, Luis Mendizabal, Luis Alberto Aranberri Amatiño eta Iñaki Agirregomoskortarenak. Pertsona haiei eskerrak eman dizkie Urkizuk: «Euskal Herriko gizarteak jakin dezala zuei eta beste askori esker hasi zuela Euskal Telebistak bidea 1983an».

Aurrez aipatu bezala, kazetari lezoarrak 35 pertsonen testigantzekin mamitu du liburua. Elkarrizketa horiek iazko martxotik urrira bitartean egindakoak dira, eta testigantza horiek baliatu ditu gaiak lantzeko. Tarteka hemerotekara ere jo duela onartu du idazleak. «Euskal Telebistari, txoriari eta inguruko hodeiei» ertz ezberdinetatik heldu nahi izan die Urkizuk. Honakoak dira landu dituen gaiak: euskara eta gaztelania ETB1en eta ETB2n; kontrol politikoa eta kontrol organoak (zentsura kasuen salaketak ageri dira azpiatal batean); albistegiak; bikoizketa; telesailak; zinema; ekoiztetxeak; entretenimendua; ikusle datuak; Primeran plataforma; adimen artifiziala; eta ETBk nora jo beharko lukeen.

Etorkizunaren inguruko aferan Garazi Goia adituaren ekarpena nabarmendu du lezoarrak. Goia Europako telebista publiko garrantzitsuenen aholkulari da. Hona hemen bere gogoeta: «Hizkuntza gutxitu bat dugun aldetik, horrek lan bikoitza eskatzen du. ETB1en eta ETB2n indar bera jartzen bada, gizarteak duen eragina ez da bera. Esfortzua eta indar handiagoa eskatzen du euskarak. Jatorritik ez bada ahalegin hori egiten eta ez bazaio ETB1 kateari proportzionalki indar handiagoa ematen, eragina murriztuz joaten da. Tamalez, telebistak ez du egin euskarak behar zuen adinako esfortzua behar zuen eragina lortzeko».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.