Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Bantzan', musika dantzan jarriko duen ikuskizuna

EMKE Musika Banda eta Ereintza Dantza taldeak ikuskizuna ondu dute elkarlanean, 'Bantzan'. Emaitza, hilaren 23an eramango dute agertoki gainera.

Bantzan ikuskiuzna aurkeztu dute EMKE Musika Bandak eta Ereintza Dantza taldearen elkarlanetik sortutakoa. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/03/06

EMKE Musika Banda ikuskizun berritzaile batekin dator. Ez du bakarrik egin bidea, Errenteria-Oreretako beste eragile bate eskutik, baizik, Ereintza Dantza Taldearekin, zehazki. Fusio horren emaitza da Bantzan musika banda eta dantza elkarri lotuta erakutsiko dituen dituen ikuskizuna.

Atzo aurkeztu zuten eta xehe azaldu zertan datzan. Bi eragileen eskutik sortutako ikuskizunera, Euskal Herriko dantza eta musika bildu dituzte, zehazki, Gipuzkoa, Behe Nafarroa eta Zuberoakoak. Errenteriako Musika Kultur Elkarteak.  EMKEk sortutako Gure bakarlariak zikloaren barruan kokatuta dago ikuskizun berria eta bi helburu nagusi dituela azaldu dute: “Herriko bi kultur eragileren elkarlana sustatzea batetik dantza eta musika uztartuta; eta Euskal Herriko dantzen doinuak eguneratu eta armonizatzea, ohiko instrumentazioez harago, instrumentazio zabalago eta aberatsagorantz gidatuz proiektua”.

Ez da elkarren arrimuan egiten duten lehen lana, aurretik elkarlan ugari egin dituzte musika bandak eta Ereintza Dantza taldeak, baina formatu txikikoak izan dira, gehienez jota lau dantzarirekin. Aspaldikoa zela talde osoarekin ikuskizuna egiteko asmoa nabarmendu dute, “iaz harremanetan jarri eta Bantzan martxan jarri genuen”.

Azken emaitza, hilaren 23an gozatzeko aukera izango da, 19:00etan Lekuona Fabrikan antolatu duten emanaldia. Sarrerak 7 euro balio ditu eta hilaren 8an, ostiralarekin jarriko dituzte salgai online (egin klik hemen) eta Lekuona Fabrikako harreran bertan. Zuzendari, aitor Mitxelena Rubio ariko da.

Ereintza Dantza Taldearentzat aukera ederra izan da Bantzan, “Euskal Herriko dantzak EMKERekin batera taularatzea ederra izango da”. Urteroko emanaldiak “herrikoiagoak” eta “informalagoak” izaten direla aitortuta, elkarlanean ondutako ikuskizunak, antzoki formatuko emanaldi bat eskaintzeko aukera emango dio dantza taldeari, aspaldiko partez, “oso motibagarria da guretzat”. Gogotsu. Hala dira Ereintzako dantzariak, “EMKE bezalako musika banda batekin oholtza berean egoteak, gure errepertorioan egon ohi ez diren dantzak egiteko aukera emango digu eta oso gogotsu gaude”.

Maite Gartzia Kultura zinegotziak, esker ona EMKE eta Ereintza Dantza Taldeari, “eskainiko diguten ikuskizunarengatik. Oso garrantzitsua da guretzako, Errenteriarentzat, kultur eragileen arteko elkarlana. Zubi eta sare horietatik gaur aurkeztu duten lanaren emaitza oso potente, aberasgarri, eta berritzailea izango da”.

Errenteria Kultura dela erantsi du Gartziak, “kultur eragileek osatutako ekosistema zoragarri bat”.

Guztiek deitu dituzte herritarrak parte hartzera eta elkarlanetik sortutako ikuskizunarekin gozatzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.