Bertsopentsiotan, Julian Albistur laugarren
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak antolatutako bertso jarrien lehiaketan ohorezko postua lortu du Xenpelar Bertso Eskolako kideak.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak lehenengoz antolatu du I. Bertsopentsioak bertso jarrien txapelketa. Osotara, 60 bertso sorta jaso dituzte antolatzaileek, eta ohorezko postuetako bat Oreretara iritsi da: Xenpelar Bertso Eskolako kide Julian Albisturren laugarren saria eskuratu du, Ari garela, ari garela, astelehenero kalean bertso bildumarekin.
Tolosan hilaren 1ean egindako ekitaldi-bazkarian eman zituzten sariak. Bertso lehiaketan irabazle Rikardo Gonzalez izan zen.